Haragi txikitu

txikitutako haragia
Haragi xehetu» orritik birbideratua)

Haragi txikitua edo okela txikitua[1] sukaldaritzan erabiltzeko helburu duen haragia da.

Haragi txikitu
bitarteko ondasun, janari, knife cut (en) Itzuli eta haragi
Materialakharagia
salo (en) Itzuli

Prestaketa aldatu

Haragi-xehetzaile makina edo labanaz aberearen gihar, koipe eta nerbioak finki ebakiz edo txikituz burutzen da. Xehetutako haragiak txerri, behi, arkume, oilasko edo hegaztienak izan daitezke. Orokorrean, gaur egungo kontsumitzaileen artean onarpen handia duen produktua da, haragia finkiro ebakia edo xehetua dagoenez, haragi arruntak baina azalera handiagoa bete eta zapore nabarmenagoa baitu.

Gomendagarria da xehetu denetik sukaldatzen den bitartean denbora laburra igarotzea, bakteriek erraz erasotzen baitute eta erraz oxidatzen baita.

Erabilera sukaldaritzan aldatu

Bere erabilpen hedatuena haragi-bolak eta hanburgesak dira.

Hestebeteak egiteko ere erabiltzen da, eta haragiaren kalitatearen eta tratamenduaren araberakoa izango da hestebetea ere. Horrela egiten dira txorizoa, odolkia, saltxitxa eta saltxitoia, besteak beste.

Pasta (adibidez boloñesa erara, rabioliak, lasagna), enpanadak eta kroketak ere haragi txiituz bete daitezke.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.