Hanuman hinduismoko jainko bat da, tximu antropomorfiko itxuraz. Rama jainko-erregearen (eta Vishnuren pertsonifikazioaren) adiskidea da mitologia hinduaren arabera. Sanskritozko izenak "baraila handi batzuk dituena" esan nahi du.

Hanuman
hinduismo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakTximino Erregea
Familia
AitaKesari (en) Itzuli eta Vayu (en) Itzuli
AmaAnjani (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Suvannamaccha (en) Itzuli
Seme-alabakMacchanu (en) Itzuli eta Makardhwaja (en) Itzuli

Mitoa aldatu

Ramayana epopeiako pertsonaia nagusietako bat da, non Ramari lagundu egiten dio Sita emaztea aurkitzen eta Ravana deabruen armadaren kontra borrokatzen. Beste testu askotan ere aipatzen da, hala nola Mahabharatan, Purana zenbaitetan eta Jainisteko testu batzuetan. Horietako batzuek Shiva jainkoaren haragitze gisa aurkezten dute.

Botere eta indar apartak ditu Hanumanek, mendiak altxatzeko eta deabruak hiltzeko gai da. Haren ezaugarri nagusia Rama jainkoarekiko leialtasun osoa da eta hortaz jarraitzaile edo dizipulu perfektuaren irudia da. Maza batez irudikatu ohi da ikonografian, eta maiteminduen babeslea da, leialtasunaren, balioaren, fideltasunaren, pairamenaren eta laguntasunaren sinboloa. Hinduismo modernoan oso jainko ezaguna da.

Kanpo estekak aldatu