Hans Scholl (Ingersheim, Alemania, 1918ko irailaren 22a - Munich, Alemania, 1943ko otsailaren 22a) Alemania naziaren aurka eratutako Arrosa Zuria (Die Weiße Rose) izeneko erresistentzia mugimendu baketsuko kide eta oinarrietako bat izan zen. Arreba eta taldeko beste kide batzuekin batera, burua moztu zioten.

Hans Scholl

Bizitza
JaiotzaIngersheim an der Jagst1918ko irailaren 22a
Herrialdea Weimarko Errepublika
 Hirugarren Reicha
HeriotzaStadelheim espetxea1943ko otsailaren 22a (24 urte)
Hobiratze lekuaFriedhof am Perlacher Forst (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
HiltzaileaJohann Reichhart (en) Itzuli
Familia
AitaRobert Scholl
AmaMagdalena Scholl
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakbakezalea eta Erresistentziaren kidea
KidetzaArrosa Zuria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 20681 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

 
Forchtenberg herriko —Sophie eta Hans anai-arreben jaioterriko— udaletxea
 
Arrosa Zuria taldearen omenezko monumentua, Munich
 
 
Sophie eta Hans Schollen eta Christoph Probsten hilobia

Hans Scholl Munichen jaio zen erdi mailako familia batean. Erlijio luteranoan hezia eta aitaren aholkuei (nazismoaren aurkakoa zen) muzin eginez, nerabezaroan, Hans Gazte Hitleriarrengana batu zen. Han ikusitako bortizkeria eta autoritarismoak berehala ekarri zion desenkantua eta, 1939an, Hitlerren erregimenaren aldeko ekintzak alboratu eta medikuntza ikasten hasi zen Municheko unibertsitatean, oposizioan lerratzen ziren gazteekin elkartuz.

Bigarren Mundu Gerra hastean, ikasle zen heinean, mediku laguntzaile modura mobilizatua izan zen eta, 1942ko ekainaren 22an Ekialdeko fronteko ospitale militarretara bidali zuten, Errusia eta Ukrainarantz, SSk burututako krimenen testigantza jasotzeko aukera izan zuelarik.

Alemaniara itzultzean, Hans Scholl Arrosa Zuria izeneko erresistentzia pasiboko mugimendu batean sartu zen, panfletoak eta txartel antinaziak inprimatzen zituelarik, ondoren orri horiek Munichen banatzeko. Sophie Scholl, Inge Scholl, Christoph Probst, Kurt Huber, Alexander Schmorell, Willi Graf eta Jugen Wittensteinekin batera, jarduera honetan zebilela, 1943ko otsailaren 18an, bere arreba Sophie Schollekin batera, Municheko Unibertsitatean, poliziak atxilo hartu zuen.

Herri epaimahaiak (Volksgerichtshof) Hans eta Sophieren panfletoak aztertu eta alemaniar zibilei gobernuari oposizioa egitera deitu eta SSn gehiegikeriak salatzen zituztela ikusi zuten eta heriotza zigorrera kondenatu zituzten.

Hans Schollek, burua moztuko ziotenaren bezperan, Roland Freisler nazi fanatikoari hau esan zion:

« Denbora gutxi barru, zu izango zara gure lekuan egongo dena. »

1943ko otsailaren 22an, bere arreba Sophieren ondoren, Johann Reichhartek burua moztu zion Hansi, Stadelheim espetxean. Exekuzioaren aurrean, horrela egin omen zuen oihu:

« Gora askatasuna! [1]

»

Ez ziren hilko zituzten azken taldekideak izan. Gestapok zorrotz jokatu zuen eta Alex Schmorell (25 urte), Willi Graf (25 urte) eta Kurt Huber (49 urte) ere eraitsi zituzten. Hanburgoko unibertsitateko ikasle asko exekutatu edo kontzentrazio esparruetara bidaliko zituzten [2].

Ohoreak aldatu

Ludwig Maximilians Municheko Unibertsitateko Zientzia Politikoko fakultatea, Scholl anai-arreben omenean, Geschwister-Scholl Institutua deitzen da; era berean, azken 40 urtean, Arrosa Zuria askatasunerako borrokari loturik ageri da, eta Alemaniako kale, parke, etorbide eta eskola ugarik Scholl anai-arreben izena dute.

2003an, ZDF telebistak Alemania osoan galdeketa egin zuen, herrialde horrek inoiz izan dituen hamar pertsona garrantzitsuenak aukeratzeko: berrogei urtez beherakoek Sophie eta Hans laugarren tokian jarri zituzten, Bach, Goethe, Gutenberg, Bismarck, Willy Brandt eta Albert Einsteinen aurretik. Gazteen botoak bakarrik kontatu izan balira, Sophie eta Hans lehenak izango ziratekeen. Urte batzuk lehenago, Brigitte aldizkariaren irakurleek Sophie Scholl hautatu zuten XX. mendeko emakume garrantzitsuentzat.

Filmak aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Scholl