Hans Küng (Sursee, Suitza, 1928ko martxoaren 19a - Tübingen, 2021eko apirilaren 6a) suitzar idazle, teologo eta apaiz katolikoa izan zen.

Hans Küng

Bizitza
JaiotzaSursee1928ko martxoaren 19a
Herrialdea Suitza
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaTübingen2021eko apirilaren 6a (93 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna
Hezkuntza
HeziketaGregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Catholic University of Paris (en) Itzuli 1956) doctorate in France (en) Itzuli : Teologia
Collegium Germanicum et Hungaricum (en) Itzuli
Tesi zuzendariaLouis Bouyer (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
latina
italiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa, idazlea, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta apaiz katolikoa
Lantokia(k)Tübingen
Enplegatzailea(k)Tübingengo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Discogs: 4724488 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Filosofia- eta teologia-ikasketak egin zituen Erromako Unibertsitate gregorianoan. Apaiz egin zen 1955ean, eta ikasketak sakondu zituen Parisko Sorbonan eta Institutu Katolikoan. 1960an, Tubingako Unibertsitatean, teologia-katedradun izendatu zuten. Urtebete lehenago, Joan XXIII.ak Vatikano II.aren laguntzaile ofizial izendatu zuen, eta kargu horretan jardun zuen Kontzilioaren bukaera arte.

1963tik 1980ra irakasle aritu zen Tubingan, eta Ikasketa Ekumenikoen Institutua sortu eta zuzendu zuen han. 1980an alde batera utzi zuen ohiko katedra, eta teologiako bat sortu zuen: Concilium.

Lan aipagarrienak: Elizaren egiturak (1965); Eliza (1968), Zintzotasuna eta egiatasuna. Elizaren etorkizunaren inguruan (1970); Kristauaren askatasuna (1975); Kristau izatea (1977); Existitzen al da Jainkoa? (1979); Betiko bizitza (1983); Itxaropenari eutsi. Eliza berritzeko idazkiak (1993); Judaismoa. Iragana, oraina eta geroa (1993); Kristau pentsalari handiak. Sarrera txiki bat teologiari (1995); Mundu etika baterako proiektua (1995); Dying with Dignity (1998); My Struggle for Freedom: Memoirs (2003); Disputed Truth: Memoirs II (2008).

Egungo pentsamendu katolikoaren teologo aipagarri eta eztabaidatuenetako bat izan zen Küng, eta katolikoen zein protestanteen onespena jaso zuen, Vatikanoaren aurkakotasuna gorabehera. Tubingako Unibertsitatean Teologia Ekumenikoa irakasi zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Küng  

Erreferentziak aldatu