Hans Holbein Zaharra

margolari alemaniarra

Hans Holbein Zaharra (Augsburgo, Bavaria, c.1465, - Issenheim, Alsazia, 1524) alemaniar margolari eta marrazkilaria izan zen. Ulmen ikasi ondoren, Herbeheretan izan bide zen. Gero Augsburgora joanik, erretaulak egiteko lantegi baten buru izan zen. Espresioen bortiztasuna eta forma kizkurtuak gogoko dituen tradizio germaniarraren ildotik taxutuak ziren Holbeinen erretaulak, eta oso estimatuak izan ziren haren garaian.

Hans Holbein Zaharra

Bizitza
JaiotzaAugsburg, 1465
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
BizilekuaAugsburg
HeriotzaBasilea, 1524 (58/59 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHolbein family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, xylographer (en) Itzuli, ilustratzailea eta artista bisuala
Lantokia(k)Augsburg
Lan nabarmenak
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli

Musicbrainz: 7749a94b-4660-4ea7-977d-91431c84011d Discogs: 5525702 Edit the value on Wikidata

Gotiko berankorraren ezaugarri garbi-garbiak ditu. Hona erretauletariko batzuk: Domingotarrena (Frankfurt), Andredena Mariaren basilikakoa (Erroma), Augsburguko San Pauloren basilikakoa. Erlijiozko koadroak, berriz: "Santa Mariaren bizitzako pasarteak" (Augsburgoko katedrala), "Amabirjinaren heriotza apostoluek inguraturik" (Basilea), etab.

Zehaztasun handiko erretratugilea ere bada, zenbaitetan soil eta lehor samar gertatzen den arren (zenbaitetan bere semeak egindakotzat hartu dira). Azken aldera, italiar estiloko gaiak bere egin zituen eta formak leundu ("Gaztetasunaren iturria", 1519).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Holbein Zaharra