Hans Christian Joachim Gram (Kopenhage, 1853ko irailaren 13a- ibidem, 1938ko azaroaren 14a) Gram tindaketa asmatu zuen mikrobiologo daniarra izan zen.

Hans Christian Gram

katedradun

Bizitza
JaiotzaKopenhage1853ko irailaren 13a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaKopenhage1938ko azaroaren 14a (85 urte)
Hobiratze lekuaAssistens Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaF.T.J. Gram
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea
Metropolitanskolen (en) Itzuli 1871)
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaJapetus Steenstrup (en) Itzuli
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakbakteriologoa, unibertsitateko irakaslea, farmakologoa eta botanikaria
Lantokia(k)Kopenhage eta Berlin
Enplegatzailea(k)Kopenhageko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Medikuntza ikasketak burutu zituen bere jaioterrian, eta gero Europan zehar bidaiatu zuen farmakologia eta mikrobiologian sakontzeko. Berlinen zela, pneumonia eragiten duen Klebsiella pneumoniae bakterioarekin lanean, bere izena daraman tindaketa (Gram tindaketa) asmatu zuen, 1884an. Tindaketa honen bidez bakterio gehienak erraz ikusten dira mikroskopioan, eta bi taldetan sailka daitezke: Gram positiboak eta Gram negatiboak. Gaur egun ere garrantzi handiko teknika da Gramek asmatutakoa, laborategietan usu erabiltzen baita bakterioak identifikatu ahal izateko.

1891ean Kopenhageko Unibertsitatearen irakaslea izendatu zuten, farmakologia arloan. Horretaz gain Kopenhageko Frederick ospitalean lan egin zuen barne-medikuntzaren departamenduan bere erretreta hartu arte.


Biografia
Danimarka
Artikulu hau Danimarkako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.