Hans Baldung, Grien eta Grün gisa ere ezaguna (Gmünd, Suabia, 1484Estrasburgo, 1545), alemaniako pintorea izan zen.

Hans Baldung

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHans Baldung
JaiotzaSchwäbisch Gmünd1484ko urtarrilaren 1a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Alemania
Talde etnikoaalemaniarra
HeriotzaEstrasburgo1545eko iraila (61 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Albrecht Dürer
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea, Irarlea, grabatzailea, diseinatzaile grafikoa, stained-glass artist (en) Itzuli, book artist (en) Itzuli eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Nurenberg
Estrasburgo
Friburgo eta Halle (Saale)
Lan nabarmenak
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli
Genero artistikoaerretratua
margolaritza erlijiosoa

Musicbrainz: 5094bab5-ce0d-4c55-9bf3-9f1936422284 Discogs: 2255077 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Estrasburgoko familia ezagun batean sortua, Dureroren lantegian sartu zen 1503an. Hans von Kulmbach, Hans Leu eta beste zenbait artista ere baziren Dureroren lantegian, baina Durerok berak Baldung zuen gustukoen; hainbat beirate egin zituen (Nurenbergeko San Lorenzo elizakoa, Grossgründlacheko elizakoa, etab.) eta Durero Veneziara joan zenean ere, era horretako lanen ardura izan zuen bere gain.

Beirateez gainera aipatzekoak ditu zurez egindako grabatuak ere, irudimen handikoak; erretaulak, erretratuak egiten eta beste zenbait generotan ere egin zituen saioak. Pintore oparoa izan zen eta Dureroren eta Lucas Cranach Zaharraren eragina ageri du bere lanetan.

Erreformaren aldekoa izan zen eta Estrasburgoko humanistekin bat egin zuen; teatro humanista hartu zuen oinarri, espresio patetikoak landu zituen eta humanismoa bilatu zuen erlijio-gaietan ere.

Bere azken lanetan planoarekiko ardura berezia azaldu zuen; behe-erliebeen antzeko lanak egin zituen. Lan aipagarrienak: Adinak eta Herioa, Gurutziltzatua eta Ama Birjinaren koroatzea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Baldung  
  Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.