Han hemengo jendea (galizieraz: Xente de aquí e de acolá) Álvaro Cunqueiroren narrazioen liburu bat da, Galaxia editorialak 1971ean argitaratua. 1981ean Galiziako Aurrezki Kutxak hirugarren argitaraldia babestu zuen[1]. 2011an, Biblioteca Álvaro Cunqueiro sailean, berriro argitaratu zen[2].

Han hemengo jendea
Jatorria
Egilea(k)Álvaro Cunqueiro
Argitaratze-data1971
Jatorrizko herrialdeaGalizia
ArgitaletxeaEditorial Galaxia (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoanarrazioa
Hizkuntzagaliziera

Euskarazko bertsioa Mikel Iriarte Ibaizabalek egin zuen, 1996an, Ibaizabal argitaletxearekin.[3]

Gaia aldatu

Han-hemengo jendea narrazio liburua da, istorio laburretako liburua, galiziarren erretratuen galeria bat. Cunqueiroren narrazio-lan gehienen antzera, aurrena galizieraz idatzia dago; hurrena, idazleak berak, gaztelaniaz birsortua, idazle honen gaztelaniazko bertsioak nekez izan baitaitezke itzulpen soilak.

Xende de aquí e de acolá, trilogia baten zatia aldatu

Liburu honek, Escola de Menciñeiros e fabula de varia xente[4] eta Os outros feirantes[5] liburuekin batera, Semblanzas izenburupean bildutako trilogia moduko bat osatzen du galegoz argitaratutako bere Lan Osoak[6] III. liburukian. 113 istorio dira, hots, 15, 49 eta 49. Hiru liburuek El libro de Conde Lucanor edo Canterburyko ipuinak bildumaren Erdi Aroko erretaulen antza dute. Hiruretan, protagonista herria da; bigarrenean, azokazale edo feirante izenpean.

1982an, César Moráni berak egindako elkarrizketa batean unitate horri aipatu zion:

« Uste dut (...) ezen Escola de menciñeiros, Xente de aquí e de acolá eta Os otros feirantes idatzi nuenean batasun handiko liburu bakar bat idazten ari nintzela. Hau da, horra ateratzen ditudan pertsonaia horiek, nahiz eta Castelaoren nolabaiteko eragina izan, esaterako, Cincuenta homes por dez reásen, (hark tipo batzuek ematen ditu, eta nik beste batzuek), uste dut horrek batasun handia duela eta ezagutu nuen herri galiziarren erretaula bat (nik asmatutakoa) ematen dudala... ezagutu izan banu bezalaxe (...); hiru liburu hauek guztiak istorio bakar bat balira modukoak dira. »

Testuarteko jokoak areagotzen duen batasuna: Escola de menciñeiros idatzi nuenean, Mel de Vincios, Pita de San Cobade eta Melen ikasle bat ahaztuta gelditu ziren...[7]. Edo: jada esana dut nire beste liburu batean gatipedroa katu lodi baten modukoa zela...[8]. Lomas de Pontigo ere errepikatzen da Escola de menciñeiros eta Os otros feirantesen, aldaera txikiekin.

Istorio horiek guztiek, oro har, protagonistaren izena edo goitizena dute izenburutzat, eta laburrak eta bizitzaren deskribapena dute ezaugarritzat, zeinak inguru errealista batean eta, batzuetan, identifikagarrian aurrera jarraitzen duten beren bizitzarekin. Alvaro Cunqueirok idatzi zuen[9] ezen liburu horietako biztanleak ez direla bere aitaren farmaziara joaten ziren bezero anitzak baino independenteago, baina, aldi berean, bere irudimenaren, bere fantasiaren, produktuak dira.

Itxurazko heterogeneotasun baten azpian, batasun bat dago, ez soilik liburuan, hura gainditzen baitu. Hiru liburuak hiru eleberriak baino errealistagoak dira, eta, ahozko tradizioan, errotuagoak. Horrez gain, diskurtso narratiboan ere badaude lanari batasuna ematen dioten ezaugarriak.

Erreferentziak aldatu

  1. Cunqueiro, Alvaro.. (1983). Xente de aquí e de acolá. (3a ed. argitaraldia) Editorial Galaxia ISBN 84-7154-182-3. PMC 12676771. (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
  2. (Galizieraz) «Xente de aquí e de acolá» Editorial Galaxia (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
  3. «Alvaro Cunqueiro - Han-hemengo jendea» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
  4. Cunqueiro, Álvaro (1976). Escola de menciñeiros e fábula de varia xente. Galaxia. ISBN 84-7154-241-2
  5. Cunqueiro, Álvaro (1994). Os outros feirantes. Galaxia. ISBN 84-7154-308-7
  6. Cunqueiro, Álvaro (1983). Semblanzas. Galaxia. ISBN 84-7154-428-8
  7. Cunqueiro 1981, 34. or.
  8. Cunqueiro 1994, 23. or.
  9. Cunqueiro 1994, 41. or.

Kanpo estekak aldatu