Espainiako historiografian, Hamarkada Moderatua (gaztelaniaz: década moderada) 1844ko maiatzaren eta 1854ko uztailaren arteko Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdiaren aldia da. Hamarkada horretan, Alderdi Moderatuaren liberal kontserbadoreek bakarrik- koroaren babesari esker- boterea izan zuten eta progresistek ez zuten gobernatzeko aukera bakar bat ere izan.[1] 1844ko maiatzaren 4an hasi zen, Ramón María Narváez jeneralak boterea eskuratu zuenean hasi zen eta Vicalvarada izeneko altxatze militarrak bukatu zuen.[2] Hurrengo aldiak Biurteko Progresista (1854-1856) zuen izena.

Elisabet II.a.

Bilakaera politikoa aldatu

Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdiaren lehen hamar urteetan Ramón María Narváez jeneral moderatua izan zen pertsonaia nagusia, 1844ko maiatzean boterea eskuratu ondoren. Moderatuen zentralismo gogorra, kontserbadurismo politikoa, hauek estatuaren baliabideen zuten kontrola, hauteskundeetako iruzurrak eta errepresio gogorra zela medio progresistek zailtasun handiak izan zituzten boterea eskuratzeko.

Moderatuek, Esparteroren gainbeheraren ondorioz, boterea berreskuratu zutenean 1841 baino lehenagoko egoerara itzultzea suposatu zuen Hego Euskal Herria eta Pedro Egaña egindako kudeaketei esker, 1844ko uztailaren 4an bikoiztasun instituzionala berrezarri zen, hau da, Foru Diputazioak eta Batzar Nagusiak berrezarri ziren, lehengo eskumen administratibo eta ekonomikoak berreskuratu ziren eta 1845eko konstituzioak hautesle kopurua murriztu zuen Hego Euskal Herrian foruzale aberatsen mesedetan. Baina aduanak, kostaldean eta mugetan mantendu ziren; baita ere justizian egindako aldaketak eta foru baimenaren deuseztapena.

Baina erregimen moderatuak oposizio handiak izan zituen errepublikarrak, progresistak zein karlistak adibidez. 1848an hainbat altxamendu egon ziren, europar mailakoak baino eragin txikiagokoak: Madrilen muturreko progresistak altxa ziren, Katalunian eta Valentzian errepublikanoak eta Pirinioetan karlistak. Hauek guztiak isilarazteko Narvaezek neurri gorrak hartu zituen. 1849an progresisten sektore ezkertiarrenak Alderdi Demokrata fundatu zuen errepublikano eta sozialistekin, hauek erregimenaren erabateko aldaketa, gizakien eskubideen deklarazioa eta sufragio unibertsala aldarrikatzen zutelarik.

 
Baldomero Espartero (1793-1879)

1848tik aurrera kontserbadurismoa areagotu egin zen, adibidez 1852an Juan Bravo Murillok koroari eskumen gehiago eman zizkion eta gorteen boterea baliogabetzen zuen konstituzio atzerakoia planteatu ziren, honen aurka demokratak eta progresistak agertu zirelarik.

Moderatuek galduriko kontrola berreskuratzeko prentsaren zentsura eta desagerturiko Milizia Nazionala ordezkatuko zuen Guardia Zibila sortu zen 1844an. Hurrengo urteko urtarrilaren 8an udalen lege berria onartu zen, izaera zentralista gogorrekoa tokiko agintaritza gobernuko ordezkarien menpe jarri baitzuen eta Hego Euskal Herrian aplikatu zenean, foruzaleek protesta gogorrak burutu zituzten honen aurka. 1845eko Konstituzioak hautesle kopurua murriztu zuen Hego Euskal Herrian eta horrek foruzale aberatsei egin zien mesede.

Erregimen moderatuak oposizio taldeak eduki zituen eta maiz borroka armatua erabili zuten, adibidez 1846an Bigarren Karlistaldia hasi zen, 1849 arte luzatu zena. Katalunian izan zuen eragina eta Montemolingo kondea izan zen eragile nagusia, Don Karlos infantearen semea hain zuzen ere. 1848an hainbat altxamendu egon ziren, Europan bizi zen bolada iraultzailea eragin txikiagoa izan bazuen ere:

  • Madrilen muturreko progresisten hainbat altxamendu gertatu ziren.
  • Katalunian eta Levanten errepublikanoak altxatu ziren.
  • Pirinioetan karlistak izan ziren protagonistak.

Altxamendu guzti hauek isilarazteko Narvaezek neurri gogorrak hartu zituen. 1849an progresisten sektore ezkertiarrenak Alderdi Demokrata fundatu zuen errepublikano eta sozialistekin. Alderdi horrek honako eskakizunak egin zituen: erregimen erabateko aldaketa, gizakien eskubideen deklarazio unibertsaleko printzipioak betetzea (biltzeko eta elkartzeko askatasuna) eta sufragio unibertsala. 1848tik aurrera kontserbadorismoa areagotu egin zen, 1852an Juan Bravo Murillok koroari eskumen gehiago eman eta gorteen boterea baliogabetzen zuen konstituzio proiektu atzerakoia planteatu zuen; ondorioz, progresistak, demokratak eta baita moderatuak berak ere aurka agertu ziren.

Moderatuen ekintzak aldatu

Narvaezen gobernuan aldatu

Moderatuek, kontrola eta ordena lortzeko asmoz, bi bide erabili zituzten: batetik, prentsaren zentsura; bestetik, Guardia Zibilaren sorrera, 1844an, progresistek kontrolatzen zuten eta jada desagertua zen Milizia Nazionala ordezkatzeko eta nekazaritza guneetan eta bideetan jabetza eta ordena bermatzeko.

1845ean moderatuek hainbat lege erreforma bultzatu zuten:

  • Urtarrilaren 8an udalen lege berri bat onartu zuten, izaera zentralistakoa, tokiko agintaritza gobernuko ordezkarien menpe jarri baitzuen. Hego Euskal Herrian aplikatu zenean, foruzaleen protestak eragin zituen.
  • 1845eko Konstituzio moderatua: Guztien artean banaturiko subiranotasuna jasotzen zuen, bai eta botereen arteko lankidetza eta bi ganbaratako gorteak ere: Senatua eta Kongresua. Lehena, Senatua, biziarteko karguek eta erregeak izendaturikoek osatzen zuten. Bigarrena, Diputatuen Kongresua, 1846ko hauteskunde legearen arabera, errolda-sufragioz aukeratutako ordezkariek osatzen zuten, hiri eta landako erdi eta behe mailako klaseak at gelditzen zirelarik.
  • Alejandro Monen erreforma sakona: Zerga-sistema arrazionalizatu eta liberalizatu zuen. Hiri ondasun higiezinen gaineko zerga zuzenak eta nekazaritzaren lurren etekinak estatuaren haziendaren sarrera-iturri bihurtu ziren.
  • Pidal ministroaren hezkuntza erreforma: Hezkuntza zentralizatu zuen, baina bigarren hezkuntza unibertsitateen eta probintzia agintaritzen kontrolpean jarri zuen.

Bravo Murilloren gobernua aldatu

1851n Vatikanorekin konkordatua sinatu zen, bertan honek desamortizazioak onartzen zituelarik eta horren truke hezkuntzaren kontrola berreskuratu eta estatuaren esku utzi zuen gurtza eta kleroa mantentzea. Makineria burokratiko modernoa osatu zen funtzionarioek oposizio bidez eskuratu beharko zutelarik beraien lanpostua eta gobernuak aldatu arren hauen lanpostuak ez lirateke aldatuko.

Erreferentziak aldatu

  1. Comellas García-Llera, José Luis. (1970). Los moderados en el poder, 1844-1854. Madril: Consejo Superior de Investigaciones Científicas ISBN 84-00-01958-X..
  2. (Gaztelaniaz) Urquijo y Goitia, José Ramón de. (1984). La revolución de 1854 en Madrid. Madril: Instituto de Historia "Jerónimo Zurita."; CSIC ISBN 84-00-05689-2..

Kanpo estekak aldatu