Hallstatt Austriako udalerri bat da, Austria Garaian, Salzkammergut barrutikoa. Hallstätter See lakuaren ertzean dago. Inguruetan gatz-meatzeak daude.

Hallstatt
Hallstatt
merkatu-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Austria
Austriaren banaketa administratiboa Austria Garaia
Austriako barrutiaGmunden District
Jatorrizko izenaHallstatt
Posta kodea4830
Geografia
Koordenatuak47°33′21″N 13°38′48″E / 47.5558°N 13.6467°E / 47.5558; 13.6467
Map
Azalera59,8 km²
Altuera511
MugakideakBad Goisern am Hallstättersee (en) Itzuli, Obertraun (en) Itzuli, Ramsau am Dachstein (en) Itzuli eta Gosau (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria778 (2018ko urtarrilaren 1a)
20 (2016)
Dentsitatea13,01 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia06134
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaGM
Hizkuntza ofizialaaleman
hallstatt.ooe.gv.at

Herriak izena eman dio Hallstatt kultura deritzon Goi Brontze Aroko zein Burdin Aroko kultura arkeologikoari, bertan aurkitutako aztarnategiarengatik.

1997. urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Hallstatt.

Historia aldatu

XIX. mendera arte herrira heltzeko modu bakarra ontziz edo mendi-bidezidor estuen bidez zen. Lakuaren eta mendien artean lur gutxi dago, eta herriguneak hartzen zuen toki hori; beraz, etxeen eta lakuaren arteko lotunea pasagune garai baten bitartez egiten zen. Herrirako lehenengo bide nagusia 1890. urtean eraiki zuten, mendebaldetik haitzak zulatuta.

Lekuaren kokagunea 'isolatua' izan arren, giza asentamenduak antzina hasi ziren inguruan, gatz-meatzeengatik. Aztarna zaharrenak K. a. 5000. urte ingurukoak dira, eta historiaurreko hilerria aurkitu zuten, besteak beste.

Edozein modutan ere, ez dago erromatarren sasoiko aztarna bereziki aipatzekorik, ezta Erdi Aroko hasierakorik ere. 1311. urtean merkataritza-gune bihurtu zen, nolanahi ere, zuen indar ekonomikoari eutsiz.

Gaur egun, gatz-meatzeak lantzeaz gain, turismoa da hiriko jarduera ekonomiko nagusietarikoa.

Leku interesgarriak aldatu

  • Gatz-Meatzea (Salzwelten Hallstatt): diotenez, munduko meategi zaharrena da, 7.000 urtez ustiatzen dihardutena. Barruan museo bat dago eraikita.
  • Plaza Nagusia (Markplatz).
  • Parrokia, Eliza Katolikoa (Pfarrkirche): XII. mendean eraikitzen hasitakoa, XVI.ean amaitu zuten, eta 2002an zaharberritu dute.
  • Kalvarienberg Eliza, 1711koa.
  • Eliza Protestantea, 1863. urtekoa, estilo neogotikokoa.
  • Hezurtokia (Hallstätter Beinhaus): 1.200 garezur inguru, apainduta.
  • Aztarnategi arkeologikoak: Hallstatt Kulturaren aztarnak, gaur egunera arteko objektuekin batera.
  • Rudolf Dorrea, XIII. mendean eraikitako gotorlekua.
  • Hallstätter See Lakua: Danubiora doazen Traun ibaiaren urak.
  • Waldbachstrub Ur-jauziak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu