Halina Birenbaum

Holokaustotik bizirik atera den idazle, poeta, itzultzaile eta aktibista da.

Halina Birenbaum (Varsovia, 1929ko irailaren 15a) Holokaustotik bizirik atera den idazle, poeta, itzultzaile eta aktibista da.[1]

Halina Birenbaum

Bizitza
JaiotzaVarsovia1929ko irailaren 15a (94 urte)
Herrialdea Israel
 Polonia
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaStowarzyszenie Pisarzy Polskich (en) Itzuli


Ibilbidea aldatu

Varsovian jaio zen. Bere haurtzaroa Varsoviako Ghettoan igaro zuen eta 10 urte zituelarik guda hasi eta Alemaniako kontzentrazio-esparru ezberdinetan egon zen: Majdanek, Auschwitz (Oświęcim), Ravensbrück eta Neustadt-Glewe. Behin baino gehiagotan hiltzeko zorian egon zen baina 1945ean aske utzi zuten.[2] Orduko familia osoa galdua zuen, 1947an Israelera emigratu zuen eta geroztik han bizi da.[3] [4]


2001ko Martxoan Poloniako Kristau eta Judutarren Kontseiluak (Rada Chrzescijan i Żydów) Adiskidetze Saria eman zion.

Bibliografia aldatu

Liburuak aldatu

  • Itxaropena da hiltzen den azkena (Nadzieja umiera ostatnia), 1967. Itzulipena: ingelesa, alemana, frantsesa, italiera, gaztelania, japoniera, eta hebreera
  • Arbasoen lurrerako itzulera (Powrót egin ziemi praojców), 1991
  • Garrasi egin oroitzeko (Wołanie o pamięć), 1999

Olerkiak aldatu

  • Barre egiten dudanean ere (Nawet gdy się śmieję)
  • Ez loreei buruz (Nie o Kwiatach)
  • Nola hitzetan (Jak można m słowach)

Erreferentziak aldatu

  1. «Holokaustoa hizpide, konzentrazio esparruetako biziraunle Halina Birenbaum eta Marta Simósoziologoarekin» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  2. «Centro de Recordación de los Héroes Polacos» www.polish-heroes.org (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  3. Berria.eus. ««Holokausto ugari daude egun munduan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  4. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Duela 70 urte sarraskia bukatu zela gogorarazi du Auschwitzek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).

Kanpoko loturak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Halina Birenbaum