Hakim Ziyech

futbolari nederlandarra

Hakim Ziyech (arabieraz: حكيم زياش‎; Dronten, Flevoland, Herbehereak, 1993ko martxoaren 19a) Herbehereetan jaiotako marokoar jatorriko futbol jokalaria da. Erdilari edo eskuin hegaleko bezala jokatzen du Ajaxen, Herbehereetako Eredivisie ligan. Talde honetan Chelseak utzita dago. Gainera, Marokoko futbol selekzio nazionalarekin ere jokatzen du, eta 2018ko Munduko Futbol Txapelketa jokatu zuen.

Hakim Ziyech

(2021)
Bizitza
JaiotzaDronten1993ko martxoaren 19a (31 urte)
Herrialdea Maroko
 Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Reaal Dronten /
ASV Dronten /
SC Heerenveen2012 / 20144613
Netherlands national under-19 football team2012ko otsaila / 201210
Netherlands national under-20 football team2012ko iraila / 201331
Netherlands national under-21 football team2013 / 201432
FC Twente2014 / 20167634
Marokoko futbol selekzio nazionala2015 / baliorik ez5420
Amsterdamgo Ajax2016 / 202016549
Chelsea Football Club2020 / 10714
Galatasaray2023ko abuztua /
 
Posizio edo espezialitateaerdilari erasotzailea
wing half (en) Itzuli
Kirol zenbakia10
Pisua65 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm9915955 Facebook: officialhziyech Instagram: hziyech FIFA: 395759 UEFA: 250053191 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Haurtzaroan hainbat harrobitatik pasa zen, hain zuzen ere Reaal Dronten taldea izan zen bere lehena, bera jaiotako herriko futbol taldea. 2004tik 2007ra berriz, ASV Drontenen ibili zen, bere hiriko beste talde bat. 2007an ordea, 15 urterekin, Herbehereetako talde onenetariko batean sartu zen, Heerenveen taldearenean. 2012rarte behe-kategorietan jokatu zuen, eta urte horretan lehen taldera jauzi egin zuen. Bere lehen denboraldiaz gain, beste bat ere egon zen, eta bien artean 36 partidu pilatu zituen, 11 gol sartuz. Hori dela eta, Twente taldea iritsi eta erosi egin zuen.

Talde honekin 3 urteko kontratua sinatu zuen. Bere lehen denboraldia ez zen hain ona izan, nahiz eta partidu konkretu batzuetan sekulako erakustaldiak eman eta haiekin zifrak txukundu. Bere bigarren denboraldia ordea, ordura arteko onena izan zen, hau da, 2015-2016 denboraldia. 17 gol eta 10 asistentziarekin, agur esan zion Twente taldearekin egin zuen ibilbideari. Guztira 68 partidu jokatu zituen, 30 gol sartuz. 2016ko udan, Ajaxek fitxatu zuen, 11 milioi euro ordainduz. Bere lehen hiru denboraldietan bere zifrak handituz joan ziren, eta jokalaria pisu gehiago hartzen joan zen. Ia 100 partidutan, 30 gol sartu zituen, eta baita hainbat eta hainbat asistentzia eman ere.

2019-2020 denboraldia ere berdin hasi zuen, bere taldeari izugarri emanez, eta oraingoan gol baino asistentzia gehiago emanez. 2020ko otsailean, Ajax eta Chelsea akordio batera iritsi ziren 40 milioi eurorengatik jokalari marokoarra Chelseara joan zedin hurrengo denboraldian. 2020-2021 denboraldiaz geroztik Ingalaterrako Ligan jokatuko du.

Selekzioari dagokionez, Herbehereetako selekzioarekin jokatzeko aukera ere izan zuen, eta hainbat beheko kategoriatan hala jokatu bazuen ere, 2015. urtean erabaki zuen Maroko aukeratzea.