HQ9+ programazio lengoaia esoterikoa da, lau agindu dituena, bakoitza karaktere batekoa. Aginduak H, Q, 9 eta + dira, horregatik lengoaiaren izena. Ez da Turing osoa, baina programa batzuk egiteko oso eraginkorra da.

Lengoaiaren helburua aldatu

2000. urteko neguan Cliff L. Biffle-k HQ9+ lengoaia asmatu zuen broma bezala. Iturburu kode famatuen adibideetan oinarritu zen. Adibide horiek kaixo mundua, quine eta 99 bottles of beer ziren. Programa hauek garatzeko HQ9+ oso eraginkorra da, baina beste programa motak egiteko alferrikakoa da.

Agindu zerrenda aldatu

  • H aginduak "Hello World!" mezua inprimatzen du.
  • Q aginduak programaren kode iturburua inprimatzen du (quine).
  • 9 aginduak 99 bottles of beer abestiaren letra pantailaratzen du.
  • + agindua erregistro metatu gehituko du.

HQ9+ adibideak aldatu

Sarrera Irteera
H Hello world!
HQ Hello world!
HQ
QQQQ QQQQ
QQQQ
QQQQ
QQQQ
Q+Q+Q Q+Q+Q
Q+Q+Q
Q+Q+Q

Kanpo Loturak aldatu

Kanpo estekak aldatu