Harold Lenoir Davis (Nonpareil, Douglas konderria, Oregon, 1894ko urriaren 18a - San Antonio, Texas, 1960ko urriaren 31) estatubatuar eleberrigile eta olerkaria izan zen.

H. L. Davis
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHarold Lenoir Davis
JaiotzaNonpareil (en) Itzuli1894ko urriaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAntelope (Oregon)
Seattle
Jalisco
The Dalles (Oregon)
Bainbridge Island (en) Itzuli
Napa (Kalifornia)
HeriotzaSan Antonio1960ko urriaren 31 (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: konplikazio kirurgikoa
miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
The Dalles-Wahtonka High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, poeta eta sheriff (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Wasco konderria (Oregon)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia

Eskola amaitu ondoren, hainbat lan egin zituen konderrian, banku batean edo trenbidean.

Bere lehen olerkiak 1919ko apirilean argitaratu zituen Poetry aldizkarian. 1928an Seattle-ra aldatu ondoren, prosazko lanak argitaratzen hasi zen.

1932an Jaliscora joan zen Guggenheim beka batekin. Han amaitu zuen Honey in the Horn eleberria, Oregongo hego-mendebaldeko aitzindarien bizitzari buruzkoa. 1936an Pulitzer Saria irabazi zuen eleberriarekin.

Arrantxo bat erosi zuen Napa inguruan, eta han idatzi zituen istorio laburrak eta eleberriak.

Eskualdeko gaiak jorratu zituen bere lanetan, baina Europako eta AEBetako literaturen eragin handiarekin. Mendebaldeko istorioak errealistak dira, ez dute estereotipo erromantikorik eta paisaiaren eragin handia dute.

Lanak aldatu

  • Honey in the Horn. New York, Harper & Brothers, 1935, ISBN 0-89301-155-X
  • Proud Riders and Other Poems. New York, Harper & Brothers, 1942
  • Harp of a Thousand Strings (eleberria). New York, William Morrow & Co., 1941
  • Beulah Land (eleberria). New York, William Morrow & Company, 1949
  • Winds of Morning (eleberria). New York, William Morrow & Company, 1952, ISBN 0-8371-5785-4
  • Team Bells Woke Me and Other Stories. William Morrow & Company, 1953, ISBN 0-8371-7125-3
  • The Distant Music (eleberria). New York, William Morrow & Company, 1957, ISBN 0-89174-045-7
  • Kettle of Fire. New York, William Morrow & Company, 1957, ISBN 1-299-07362-X
  • The Selected Poems of H. L. Davis. Introduction by Thomas Hornsby Ferril, Boise, Idaho, Ahsahta Press, 1978, ISBN 0-916272-07-9

Kanpo estekak aldatu