Guy de Maupassant

Frantziar idazlea


Guy de Maupassant (Château de Mirosmenil, Tourville-sur-Arques, Normandia, 1850eko abuztuaren 5a - Paris, 1893ko uztailaren 6a) frantziar idazlea izan zen.

Guy de Maupassant

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHenry-René-Albert-Guy de Maupassant
JaiotzaTourville-sur-Arques eta Dieppe1850eko abuztuaren 5a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaQ124356325 Itzuli
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaPassy1893ko uztailaren 6a (42 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: Sifilia
Familia
AitaGustave de Maupassant
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaHenrike IV.a lizeoa
(1859 -
Q123138282 Itzuli
(1863 - 1868ko maiatza)
Pierre-Corneille lizeoa
(1868 - 1869)
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Gustave Flaubert
Jarduerak
Jarduerakipuingilea, antzerkigilea, kazetaria, eleberrigilea, idazlea eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakHonoré de Balzac eta Émile Zola
Mugimenduaerrealismoa
Izengoitia(k)Joseph Prunier, Guy de Valmont eta Maufrigneuse
Genero artistikoaeleberria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra

IMDB: nm0560943 Musicbrainz: 1d2faf65-f084-49c6-a9bc-e2a7f4aa1042 Discogs: 829514 IMSLP: Category:Maupassant,_Guy_de Find a Grave: 685 Edit the value on Wikidata
  Ostegun izan zen gizona (Maupassant)
Fitxategi:0
Audioa
Juan Garzia itzultzailea Gilbert Keith Chestertonen "Ostegun izan zen gizona" liburuko pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data1997
Generoaeleberria
BildumaLiteratura Unibertsala
ItzultzaileaJuan Garzia
  Fantasiazko ipuinak (Guy de Maupassant)
Fitxategi:0
Audioa
Josu Zabaleta itzultzailea, Maupassant-en "Fantasiazko ipuinak" liburuko pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2016
Generoaeleberria
ISBNELIB201700033
ItzultzaileaJosu Zabaleta

Bizitza aldatu

Haurtzaro eta gaztaroa aldatu

 
Guy de Maupassant 7 urterekin

Henri-René-Albert-Guy de Maupassant Miromesnil-go gazteluan edo Normandiako Fécamp herrian jaio zen, 1850eko abuztuaren 5ean, ez baita gauza segurua. Hamabi urte zituelarik, gurasoak bereizi egin ziren, eta bi semeak amarekin geratu ziren Fécampen. Gurasoen arteko iskanbilak eta liskar bortitzak barren-barrenean markaturik geratu ziren harengan. Hamahiru urte zituela, Yvetoteko elizaren eskolan sartu zuen amak, ikasketak egin zitzan, eta han aritu zen hemezortzi urterekin bertso gordin batzuengatik kanpora bota zuten arte.

Udako oporrak Étretaten igarotzen zituen amonarekin. Étretateko bainutegia bolada bete-betean zegoen urte horietan, eta han biltzen ziren kazetariak, idazleak, margolariak: Corot, Courbet, Monet... Han Charles Swinburne olerkari ingelesa itotzetik salbatu zuen: horren esker onez emandako bazkarian tximu xigortua janarazi, eta Maupassanten ipuinetan behin baino gehiagotan aipatzen den larrutuaren eskua opari gisa eman ziona. Swinburne olerkari madarikatuaren itzala izan zen, hain zuzen, Schopenhauer filosofoarenarekin batera, Maupassanten barne-bidaietako beste bidelagun nagusietako bat.

Elizaren eskolatik bota eta 1869an Parisa zuzenbide-ikasketak egitera joan bitartean, Rouengo Corneille Lizeoan erretorikako ikasle egin zituen hamalau hilabeteak erabakigarriak izan ziren Maupassanten bizitzan. Orduan ezagutu zituen bere literaturako bizitzaren nondik norakoak markatu zizkioten bi pertsonak: Louis Bouilhet olerkaria eta Gustave Flaubert, Maupassanten amaren eta haren familiaren aspaldiko adiskidea. Haiekin, sarri-sarri Rouenera joan eta auzo ilunetako fama txarreko kaleetan ibiltzea atsegin izan zuen.

Helduaroa aldatu

 
Jean Béraud: Parisko Boulevard St. Denis 1875-1890 aldean
 
Boule-de-Suif eleberriaren azala.

1870eko udan, Frantzia-Prusia Gerrak harrapatu zuen, eta soldadu egon zen 1872ko azarora arte. Esperientzia gogorrak igaro behar izan zituen, ipuin eta istorio askotan aipatu zituenak: Boule-de-Suif (Mari Gizen), Mademoiselle Fifi (Fifi andereñoa), La Mère Sauvage, Le Père Milon, Deux Amis, banaka batzuk baizik ez aipatzearren.

Garai horretarako erabaki sendoa zuen literatura idazten jarduteko. Bizibidea izateko, Itsas Armadako Ministerioan sartu zen funtzionario (1872-1878), eta gero Irakaskuntza Publikoko Ministerioan (1878-1880). Esperientzia luze aspergarri horretan ikasiak sarritan agertu ziren haren obretan, Bel-Amin eta Parisko ipuin-zikloan, batez ere.

Bitartean, Flaubert Maupassanten karrera literarioa bultzatzeko prest agertu zen. Bi baldintzarekin: etenik gabe idaztekoa, eta esan arte ez argitaratzekoa. Maupassantek gogoz onartu zuen egitarau gogor hori, eta zintzo bete ere, bete zuen, ia salbuespenik gabe. Lan, ikasketa, kirol eta lagunarteko jostaketarako urteak izan ziren haiek, gizon azkar, indartsua baitzen Maupassant: igerilari trebea, arraunlari bizkorra, jostatzeko zalea. 1877rako, sifiliaren seinaleak agertu zitzaizkion: gaitz horrek heriotzaraino lagundu zion.

Lagunarte literarioetako kide izan zen: Flaubert. Haren bitartez, Turgenev, Edmond de Goncourt, Zola ezagutu zituen, eta gazteagoen artean, Huysmans, Céard, Alexis, Hennique eta Mirbeau.

1880ko apirilean, azkenik, Flaubertek argitaratzeko baimena eman zion. Aldi berean argitaratu zituen, alde batetik, poema-liburu bat, kritikak goraipatua, eta Zolak antolatutako Soirées de Medan (Medango arratsak) talde-lana, Zolaren beraren eta Huysmans, Ceard, Hennique eta Alexisen beste zenbait lanez gainera, Maupassanten Boule-de-Suif (Mari Gizen) dakarrena. Flaubertek ordu arte Maupassanten lanei buruz oso iritzi zorrotza agertu zuen arren, maisulantzat goraipatu zuen lan berria. Orduantxe, ordea, 1880ko ekainaren 8an, Flaubert hil zen.

Mari Gizen bat-bateko arrakasta izan zen. Argitalpen-saila izan zuen oso aste gutxitan. Maupassantek Ministerioko lana utzi ahal izan zuen. Bat-batean ospetsu egin zen. Egunkariek eskuetatik kentzen zizkioten ipuinak eta kronikak. Handik aurrera literaturak, kazetaritzak eta bidaiek hartuko zuten Maupassanten denbora guztia. Kronikagile aritu zen Le Gaulois egunkarian, 1880tik 1888ra, Gil Blas egunkarian, 1881etik aurrera, eta, aldian behin, Le Figaro egunkarian. Ipuin eta eleberri guztiak egunkarietan argitaratu ziren, liburu gisa argitaratu aurretik.

Maupassantek arrakasta zuen gizarte-bizitzan: aberastua, ongi ordaindua (200-300 libera ordaintzen zizkioten kronikak, 1885az gero), ate guztiak zabalik. Osasunak ordea, ez zion lagundu: sasoiko gizona izana elbarritzen ari zen, gaztarotik zetorkion sifiliak eta amaren aldetik herentziaz zetorkion neurosirako joerak elkar indartuta. Perlesiaren izumenak, begietako arazoak, hotzerako sentiberatasunak, gaitzen kontra hartzen zituen bromuroen, eterren, opioaren gehiegikeriek ahultzen zuten, eta etsipenera eramaten. Beheraldi horren guztiaren, eromenerako bide horren kronika analitiko zehatz ohartuak dira garai horretan idatziz zihoan geroz eta kontaera ilunagoak, etsipenez beteagoak.

Sormena agortzen ari zitzaiola iruditu zitzaionean, egiaz erotu zen. 1882ko urtarrilaren lean bere buruaz beste egiten ahalegindu zen. Hilaren 7an Passyko erietxean sartu zuten, eta ez zen bere onera itzuli, hurrengo urteko ekainaren 6an, gorputz guztia perlesiak hartuta, hil zen arte. Zolak egin zuen haren hiletetan agur hitzaldia, Idazleen Elkartearen izenean.

Maupassanten lan literarioa aldatu

Hamabost ipuin-bilduma (hirurehundik gora ipuin), sei eleberri, hiru bidaia-liburu, bi antzerki-obra, ehunka kronika, hamabi urtetan. Eta hori guztia gizarte-harreman etengabeen eta bidaien artean. Datu soil horiek erakuts dezakete Maupassanten sormena, lanerako lehia zenbaterainokoa zen.

Esan daiteke Maupassanten bizitzak berak baldintzatzen diola obra. Ez da zuzenean Maupassanten autobiografia, oso gutxitan adierazten baititu zuzenean bere bizikizunak, baina Maupassanten obra gehienak haren barne-bidearen isla dirudi, ia hasieratik dituen gaien inguruan gero eta estuago korapilatua.

Obra laburrak dira, zati motzak, oso antzekoak, estiloaren bilakaera sumatzen ez zaienak, gai bertsuen inguruan moldatuak gehienak: gizakien arteko komunikazioaren ezintasuna, zoritxarreko maitasunak, familiaren desegitea, gerra, eromena, heriotza, gizarte hipokritaren kritika errukigabea. Gertaldien inguruneak ere ez dira asko: Normandiako laborariak, Parisko gizartea, bere handiki, funtzionario eta prostitutekin.

Azken urteetan, ordea, zertxobait aldatzen hasi zen Maupassanten produkzioa. Mesprezuaren lekua halako erruki-edo batek hartzen du, kritika sozial gutxiago ageri da, eta leku gehiago uzten zaie pertsonaien barne-dramei. Eta horretxen ondorioz, agian, ipuinen lekua eleberriek hartzen dute, gero eta gehiago: Une vie (1883, Bizitza bat), Bel-Ami (1885), Mont-Oriol (1887), Pierre et Jean (1888 Pierre eta Jean), Fort comme la mort (1889, Heriotza bezain indartsu), Notre Cœur (1890, Gure bihotza).

Aldaketa horiek guztiak azalekoak dira, ordea, mamiarenak bainoago, mami bera baitago Maupassanten obra guztietan: gizonak gainetik kendu ezin duen eta beti zoritxarrera eramango duen patu gaiztoaren etsipen gero eta argiagoa. Maupassantek uste oso-osoa du tranpa bat dela itxaropena. Ezin da galdu harrapaturik gauzkan ilunpetik, barrunbe itxitik, libre irten eta askatuko garen esperantza, horretan ahalegintzen gara geure baliabide apurrez; baina lortu dugula uste dugun unean berean, bat-batean eta bortizki ixten zaigu itoko gaituen lakio absurdua.

Egiaz gizon eta libre izaten uzten digun patu gaizto hori bazter guztietan ageri da haren obran. Ez da definitzen, ordea, ez du itxura jakinik, Le Horlako (1887, Horla) lausotasuna bera izatera iristen da: norberaz kanpokoa baldin bada, ezin da ulertu; barnekoa baldin bada, ezin da menderatu.

Ezkortasun hori ez daiteke pareka, hala ere, haren garaiko gizarteak nozitu zuen mal du siècle harekin, gizartearen patua, gizartearen izaera eta etorkizuna eskuetatik joanak zituela sentitzen zuen gizarte hark nozitzen zuen etsipenarekin. Bestelako etsipen sakonagoa ageri da Maupassanten obretan, egilearen beraren nortasunean errotua.

Leku askotan arrazoitzen du Maupassantek patu irrazional hori, Schopenhauerren eragin aitortu batez. Hain zuzen ere, itxaropena tranpa den bezala, logika ere tranpa da. Harrapaturik gaude, ezin dugu ezagutu (Magnetismoa, Saint Michel mendiko elezaharra, Horla). L'inutile beautén laburbiltzen du, beharbada, ongien Maupassantek munduaz eta izateaz duen pentsamendua:

« Badakizu nola irudikatzen dudan nik Jainkoa: inork ezagutzen ez duen organo-sortzaile munstrozko bat, arrain besterik ez bezalako batek itsasoan arrautzak egingo lituzkeen bezala, espazioan zehar milioika mundu ereiten dituena. Jainko izatez duen eginkizuna, horixe delako sortzen ditu gauzak: baina ez daki zer egiten duen, emankor zentzugabea, bere hazi barreiatuek eratzen dituzten era guztietako konbinazioen ezjakinean. Giza pentsamendua haren ernaldien ustekabe zorioneko bat baizik ez da, zoko batean gertatutako ustekabe igarokor, antzemanezin, lurrarekin batera desagertzera kondenatua [...]. Hari zor diogu guretzat egina ez den mundu honetan honen gaizki egotea. »

Ipuinak aldatu

Maupassantek ez zituen inoiz bereizi conte eta nouvelle. Istorio labur guztiei nouvelle deitu zien beti: beraz, hemen ipuin deituko diegu, erosotasunagatik. Hamahiru bilduma argitaratu zituen, 306 ipuin, guztira. Kopuru horrek, besterik gabe, literaturaren historiako ipuingile oparoenen artean jartzen du Maupassant:

  • Boule de Suif (1880, Marie Gizen)
  • La maison Tellier (1881, Tellier etxea)
  • Mademoiselle Fifi (1882, Fifi andereñoa)
  • Contes de la bécasse (Oilagorraren ipuinak)
  • Clair de lune (1883, Ilargiaren argia)
  • Miss Harriett
  • Les sœurs Rondoli (Rondolli ahizpak)
  • Yvette (1884)
  • Contes du jour et de la nuit (1885, Eguneko eta gaueko ipuinak)
  • La petite Roque
  • Monsieur Parent
  • Toine (1886)
  • Le Horla (1887, Horla)
  • Le rosier de Madame Husson (1888, Madamme Hussonen arrosa)
  • La main gauche (1889, Ezker eskua)
  • L'inutile beauté (1890, Alfer edertasuna)

Esan den bezala egunkarietan argitaratu ahala egindako bildumak dira aipatu diren hauek. Ez dira, beraz, bilduma tematikoak.

Europako ipuin modernoa egunkariekin sortu zen, egunkarietan argitaratzeko idazten ziren gehienbat ipuinak (XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran, batez ere). Horrek baditu bere ondorioak, jakina. Egunkariak luzera jakin bat eskatzen du, irakurle jakin bat jartzen du, eta gai jakin batzuk proposatzen.

Exotismoa da arau nagusia. Maupassantek normandiarren ipuinak idazten zituenean, Parisen zituen irakurleak. Atzerria eta mundu arrotza ere mundu exotikoak dira. Fantasiazko mundua, hain zuzen, mundu normalaren ertz-ertzean dagoen errealitate bat da. Maupassanten ipuinak oso modu errealistan aurkezten du eguneroko mundua, eta poliki-poliki arrotz bihurtzen du. Ziurtasun guztiak zalantzan jartzen ditu.

Maupassanten ipuinetako gaiak hiru multzo handitan sailkatu ohi dira: Normandiako ipuinak, Parisko ipuinak (Parisko erdi-mailako klaseei eta funtzionarioei buruz) eta fantasiazko ipuinak (izumenezkoak, ankerkeriazkoak). Gaiez, kokalekuz, anekdotaz desberdinak. A posteriori irakurrita, sortzez iturburu beretik sortuak, antolamenduz helburu berera bideratuak: etsipenetik etsipena adieraziz, etsipena gainditzeko ekimen etengabeak.

Euskaratutako obrak[1] aldatu

  • Aluma (Allouma), Infomart, Legutiano, 1998. Itzultzailea: Mikel Garmendia
  • Fantasiazko ipuinak (Contes fantastiques), Ibaizabal (Literatura Unibertsala 84, Euba, 2000. Itzultzailea: Josu Zabaleta. Euskadi Saria lortu zuen 2000.urtean.[2]
  • Gantz-upela (Boule de suif), Desclée de Brouwer, Bilbo, 1995. Itzultzailea: Oskar Bilbao Goioaga
  • Horla (Le Horla), Infomart, Legutiano, 1999. Itzultzailea: Pedro Diez de Ulzurrun
  • Ipuin beldurgarriak, B.G. Aresti, Bilbo, 1990. Itzultzailea: Xabier Monasterio
  • Ipuin gogoangarriak : Antologia (autore ezberdinak), Erein, Donostia, 1997. Itzultzaileak: Juan Garzia; Juan Kruz Igerabide; Juan Mari Mendizabal
  • Lehen amodioa [autore ezberdinen antologia], Igela, Iruñea, 2017. Itzultzailea: Joseba Urteaga Uria
  • Mari Gizen : eta beste zenbait ipuin [antologia], Igela, Iruñea, 1998. Itzultzailea: Matías Múgika
  • Oilagorraren ipuinak (Contes de la bécasse), Elkar, Donostia, 1984. Itzultzailea: Felipe Juaristi
  • Roke txikia (La Petite Roque), Erein, Donostia, 1992. Itzultzailea: Jesus Mari Mendizabal

Erreferentziak aldatu

  1. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-20).
  2. «LAU 'EUSKADI' SARI» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).

Bibliografia aldatu

  • Henry James, Sur Maupassant, l'art de la fiction, 1888 ;
  • Paul Bourget, « Guy de Maupassant », La Revue hebdomadaire, 15 juillet 1893, p. 454-464 ;
  • François Tassart, , Villeurbanne, éd. du Mot passant, 1900 (réimpr. 1911, 2007, 2010), 269 p. (ISBN 978-2-912506-57-3 et 978-1149538364, lire en ligne [archive]) ;
  • Léon Gistucci, Le Pessimisme de Maupassant, Kessinger Publishing, 1909 ;
  • Pierre Borel, avec la collaboration de "Petit Bleu" (Léon Fontaine), Le destin tragique de Guy de Maupassant, d'après des documents originaux, Éditions de France, 1927, 212 pp.
  • Pierre Borel, Lettres inédites de Guy de Maupassant à Gustave Flaubert, Les éditions des Portiques des Champs-Élysées, 1929, 136 p., réédition 1940, éditions Edouard Aubanel, 111 p.
  • Pierre Borel, Maupassant et l'Androgyne, Les éditions du Livre moderne, collection Sélection, 1944, 213 pp.
  • Pierre Borel, Le Vrai Maupassant, éd. Pierre Cailler, 1951, 148 p. (ISBN 978-0320075490) ;
  • André Vial, Maupassant et l'Art du roman, Nizet, 1954 ;
  • Albert-Marie Schmidt, , Paris, Le Seuil, coll. « Écrivains de toujours » (no 61), 1962 (ISBN 978-2-02-000061-1) ;
  • Armand Lanoux , Fayard, 1967, 476 p. (lire en ligne [archive]) ; rééd Grasset, 1995 ;
  • Pierre Cogny, Maupassant, l'homme sans Dieu, Bruxelles, La Renaissance du Livre, 1968 ;
  • Algirdas Julien Greimas, Maupassant : la sémiotique du texte, exercices pratiques, Le Seuil, 1975 ;
  • Alberto Savinio, , Paris, Gallimard, 1977, 336 p. (ISBN 978-2-07-029552-4) ;
  • Philippe Bonnefis , Lille : Presses universitaires de Lille, 1985 (ISBN 978-2-85939-265-9, lire en ligne [archive])
  • Jacques-Louis Douchin, , France, Suger, 1987, 197 p. (ISBN 978-2-86940-007-8) ;
  • Henri Troyat, , Paris, Flammarion, coll. « Grandes biographies Flammarion », 1989 (réimpr. 1990,1994), 284 p. (ISBN 978-2-08-066389-4) ;
  • Jacques Bienvenu, , France, Muntaner, 1991, 143 p. (ISBN 978-2-9506256-0-1) ; *Thérèse Thumerel et Fabrice Thumerel, , Paris, Armand Colin, coll. « Thèmes et Œuvres », 1992, 159 p. (ISBN 978-2-200-07741-9) ;
  • Jacques Bienvenu, Maupassant inédit, iconographie et documents, Édisud, La Calade, 1993 (ISBN 2-85744-694-2) ;
  • Gisèle d'Estoc, , Paris, Arléa, coll. « Les Licencieux », 1993, 109 p. (ISBN 978-2-86959-156-1) ;
  • Claudine Giacchetti, , Droz, coll. « Histoire des ID », 1993 (ISBN 978-2-600-03700-6) ;
  • Alain-Claude Gicquel, , Pantin, Castor astral, 1993, 265 p. (ISBN 978-2-85920-218-7).
  • Alain-Claude Gicquel, Tombeau de Guy de Maupassant [archive], Éditions de l'Incertain, 1993
  • Pierre Bayard, , Paris, éditions de Minuit, 1994, 228 p. (ISBN 978-2-7073-1493-2) ;
  • Mariane Bury, , Paris, Sedes, 1994, 303 p. (ISBN 978-2-7181-1647-1) ;
  • Gérard Delaisement, , Paris, Rive droite, 1995, 308 p. (ISBN 2-84152-019-6) ;
  • Armand Lanoux, , Grasset, 1995 (lire en ligne [archive])
  • Paul Morand, , Paris, Pygmalion, 1998, 250 p. (ISBN 978-2-85704-549-6) ;
  • Delphine Dussart et Catherine Hervé-Montel, , Paris, Ellipses, 1999, 128 p. (ISBN 978-2-7298-4942-9) ;
  • Guy Fessier, Danièle Legall, Les Romans de Maupassant, coll. Major Bac, PUF, 1999 ;
  • Yvan Leclerc, , 2002 (lire en ligne [archive])
  • Jean Salem, , Paris, Ellipses, coll. « Littérature & Philosophie », 2000, 128 p. (ISBN 978-2-7298-0343-8) ;
  • René Dumesnil, , Paris, Tallandier, 2002, 245 p. (ISBN 978-2-235-02219-4) ;
  • Olivier Frébourg, , Paris, Gallimard, coll. « Folio », 2002, 229 p. (ISBN 978-2-07-041980-7) ;
  • Laurent Dubreuil, De l’Attrait à la possession. Maupassant, Artaud, Maurice Blanchot, Paris, Hermann, coll. « Savoir : lettres », 2003 ;
  • Nadine Satiat, , Paris, Flammarion, 2003, 450 p. (ISBN 978-2-08-068494-3) ;
  • Noëlle Benhamou, « La Fille et le cupide : stéréotypes antisémites dans l'œuvre de Maupassant », p.343-354 dans Antisémythes : l'image des juifs entre culture et politique (1848-1939), actes du colloque international Images et représentations des Juifs (1848-1939) organisé par le Centre d'Histoire Contemporaine de l'Université de Versailles-Saint Quentin, l'École française de Rome et l'Université de Trieste, 21-22-23 novembre 2002, Marie-Anne Matard-Bonucci éd., préface de Pierre Birnbaum, Paris, Nouveau Monde Éditions, 2005, 463 p. ill.
  • Noëlle Benhamou, , vol. 48, Amsterdam/New York, Rodopi, coll. « CRIN », 2007, 167 p. (ISBN 978-90-420-2254-6, BNF 41194722);
  • Sandrine de Montmort, , Paris, Scali, 2007, 461 p. (ISBN 978-2-35012-132-1) ;
  • Marlo Johnston, , Paris, Fayard, 2012, 1320 p. (ISBN 978-2-213-62890-5) ;
  • Frédéric Martinez, , Paris, Gallimard, 2012, 416 p. (ISBN 978-2-07-039915-4) ;
  • Patricia Prenant, « La propriété littéraire de Guy de Maupassant, l'héritage de la famille Ossola (1906-1958) », Grasse et les Ossola, une dynastie de notables au service de la cité et de la France sous la IIIe République, Sauvegarde du patrimoine écrit des Alpes-Maritimes (ASPEAM), 2012, p. 217-272 (ISBN 978-28-64105-886)

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guy de Maupassant