Gustavo Maeztu Whitney[1] (Gasteiz, 1887ko otsailaren 11Lizarra, 1947ko otsailaren 9a) margolari kostunbrista izan zen.[2] Ramiroren eta Mariaren anaia izan zen.

Gustavo Maeztu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGustavo de Maeztu y Whitney
JaiotzaGasteiz1887ko otsailaren 11
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaLizarra1947ko otsailaren 9a (59 urte) (59 urte)
Familia
AitaManuel de Maeztu Rodríguez
AmaJuana Whitney
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta idazlea
Mugimenduakostunbrismoa

Biografia aldatu

Gurasoak Manuel de Maeztu Rodriguez eta Juana Whitney zituen, kubatar jatorriko ingeniaria bata eta diplomazialari ingeles baten alaba bestea.

Antonio Lekuona eta Manuel Losada maisuekin hasi ondoren, Parisen egin zituen bere ikasketak. Madrilgo Arte Ederretako Erakusketetan parte hartu zuen 1912, 1915, 1924, 1926 eta 1936. urteetan. Bakarkako erakusketak ere egin zituen Bartzelonan, Donostian, Madrilen, Bilbon, Zaragozan, Parisen eta Londresen. Jaioterrira itzuli eta El Coitao astekaria sortu zuen.

Kritikarien arabera, Maezturen litografiak hobeak dira koadroak baino. Bere lan nagusiak: Zumalacárregui, Costa vasca, El moruno, Retrato de mi hermana María, El ciego de Catalañazor, Pescadores koadroak, eta Cacería vasca en los alrededores del Castillo Butrón eta Apunte marino litografiak. El imperio del gato azul obra eman zuen argitara 1911. urtean.

1936an Ramiro bere anaia fusilatua izan ondoren, Lizarrara joan zen. Bertan bere izena daraman Guztavo Maeztu Museoa sortu zuten[3].

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.