Gustavianum Uppsalako Unibertsitatearen eraikin nagusi ohia da. Gaur egun unibertsitateko museo bihurturik dago.

Gustavianum
Uppsalako Unibertsitatea
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaUppsalako konderria
Suediako udalerriaUppsala udalerria
Koordenatuak59°51′29″N 17°37′54″E / 59.85797°N 17.63172°E / 59.85797; 17.63172
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1997ko ekainaren 17a
JabeaUppsalako Unibertsitatea
Arkitektura
Bisitariak urtean90.069
Kontaktua
HelbideaAkademigatan 3, SE-753 10
E-postamailto:museum@gustavianum.uu.se eta mailto:Marika.Hedin@gustavianum.uu.se
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Gustavo II.a Adolfo erregeak emandako dirulaguntzarekin eraiki zen 1622 eta 1625 artean, hortik bere izena. Uppsalako katedralaren parean eraiki zuten. Hasieran unibertsitatearen eraikin nagusia izan zen 1887an eraikin berria altxatu zuten arte. 1997an museo bihurtu zuten, Museum Gustavianum.

Theatrum Anatomicum aldatu

Kupularen azpian 1655 urteko Theatrum Anatomicum ederra dago, anatomia irakasteko gela berezia. Munduko zaharrenetakoa da. Olaus Rudbeck medikuntza irakasleak diseinatu zuen.

Bildumak aldatu

Bilduma klasiko, ejipziar eta iparraldekoak ditu ikusgai, bai eta Zientziaren historia azaltzen duena ere.

Zientziaren atalak garrantzia berezia dauka, batez ere astrionomian oinarriturikoa. Celsiusen teleskopio zaharrak, munduko teleskopio akromatiko zaharrena, Kopernikok eklipseen inguruan idatzitako liburua eta Antiziterako mekanismoaren erakusketa, ezagutzen den tresna astronomiko zaharrena.

Honetaz gain Carolus Linnaeusen erakusketa zabala ere badago.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu