Guillermo de Torre

idazle espainiarra

Guillermo de Torre Ballesteros (Madril, 1900-Buenos Aires, 1971ko urtarrilaren 14) 27ko Belaunaldiaren idazlea izan zen, ultraismo eta futurismoarekin lotuta, saiakeragilea, arte kritikaria eta literatura kritikaria. Espainiako Gerra Zibilan erbesteratu behar izan zen, Argentinan egokituz. Norah Borgesekin, Jorge Luis Borgesen arrebarekin, ezkondu zen.[1]

Guillermo de Torre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGuillermo
JaiotzaMadril, 1900
Herrialdea Espainia
HeriotzaBuenos Aires1971ko urtarrilaren 14a (70/71 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Norah Borges  (1928 -  1971ko urtarrilaren 14a)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, itzultzailea eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera

Biografia aldatu

Zuzenbidean lizentziatu zen, baina ezin izan zuen karrera diplomatikoa hasi gorreria zuelako; beraz, bere hizkuntza-ezagutzak erabili zituen abangoardia historikoko talde aktiboenekin nazioarteko korrespondentzia handia izateko. Espainiar arte eta literatur kritikari garrantzitsuenetakotzat hartzen da, eta, bere hastapenetan, ultraismo literarioaren bultzatzaileen artean egon zen.

1918an Vicente Huidobro ezagutu zuen Pombo kafetegian eta bertan Ramón Gómez de la Serna abangoardistak animatzen zuen tertulian parte hartu zuen; ondoren, Rafael Cansinos Assénsen tertulia ibiltarian ibili zen eta, 1919ko otsailaren 19an, ultraismoaren manifestuan parte hartu ondoren. Garai hartako abangoardien ia aldizkari eta antologia guztietan kolaboratu zuen: Cervantes, Ultra, Tableros, Horizontes, Cosmópolis, baita ere nazioarteko batzuetan, esaterako Manomètre.

1923an Hélices poema-liburua argitaratu zuenean, ultraismora ere atxikia, amaitutzat eman zuen bere alderdi sortzailea, eta saiakera literario eta artistikoa lantzera bideratu zen behin betiko, non abangoardietako fenomeno estetikoaren aditu gisa nabarmendu baitzen; itzulpenari ere eman zitzaion. 1925ean oso garrantzitsua izan zen Literaturas europeas de vanguardia lana plazaratu zuen.

Bere kolaborazioek gero eta prestigio gehiago zuten eta garrantzi handiko hedbideetan kolaboratu zuen: Revista de Occidente, Sur, El Sol; azken honetan erredaktorea izan zen. Ernesto Giménez Caballerorekin batera, 1927an, La Gaceta Literaria sortu zuen. Hurrengo urtean, 1928an, Norah Borges margolari argentinarrarekin ezkondu zen. Bikotea Madrilen bizi zen. Militarren estatu kolpearen ondoren, senar-emazteek Parisetik Errepublikarekin kolaboratu zuten. Ondoren, Buenos Airesera joan ziren.

1938an, Gonzalo Losada, Attilio Rossi, Amado Alonso eta Pedro Henríquez Ureñarekin batera, Losada Argitaletxea sortu zuen, Iberoamerika osoko argitalpen-industrian mugarri izan zen argitaletxea.

1956tik Buenos Airesko Unibertsitateko katedraduna izan zen; bere zahartzaroan ia itsu geratu zen, bere koinatu Jorge Luis Borges bezala; hiri horretan hil zen 1971ko urtarrilaren 14an. Bere gorpuzkinak, hiri horretako La Recoleta hilerrian daude, bere emazte Norahrekin eta bere amaginarreba zenarekin Leonor Acevedo Suarezekin batera.[2][3][4]

Obra aldatu

Poesia aldatu

  • Hélices. Madril: Mundo Latino, 1923.

Kritika aldatu

  • Manifiesto vertical. 1920.
  • Literaturas europeas vanguardia. Madril: Caro Raggio, 1925 (2. ed. aldatuta, Historia de las literaturas europeas de vanguardia izenburuaz, 1965ean plazaratu zuen berriro).
  • Examen de conciencia. Problemas estéticos de la nueva generación española. Buenos Aires: Humanidades, 1928.
  • Itinerario de la nueva pintura española. Montevideo, 1931.
  • Torres García. Madril: Graphia, 1934. Roberto J. Payro-rekin batera prestatuta.
  • Picasso. Noticias de su vida y de su arte. Madril: ADLAN, 1936.
  • Attilio Rossi. Estudio preliminar al álbum 10 dibujos. Buenos Aires, Nova, 1943.
  • Menéndez Pelayo y las dos Españas. Buenos Aires: Patronato Hispanoargentino de Cultura, Editorial Losada, 1943.
  • La aventura y el orden. Buenos Aires: Losada, 1943. Bigarren edizio: Losada, 1948. (Biblioteca Contemporánea; 208).
  • Guillaume Apollinaire: su vida, su obra y las teorías del cubismo. Buenos Aires: Poseidón, 1946. Apollinaire y las teorías del cubismo gisa berrargitaratuta. Bartzelona: EDHASA, 1967.
  • Tríptico del sacrificio. Buenos Aires: Losada, 1948.
  • Valoración literaria del existencialismo. Buenos Aires: Ollantay, 1948.
  • Problemática de la literatura. 1951.
  • ¿Qué es el Surrealismo?. Buenos Aires: Columba, 1955.
  • La metamorfosis de Proteo. 1956. 1967an berrargitaratuta.
  • Claves de literatura hispanoamericana. 1959.
  • El fiel de la balanza. Madrid: Editorial Taurus, 1961. Losada, 1970ean berrargitaratuta.
  • La aventura estética de nuestra edad. Bartzelona: Seix Barral, 1962.
  • Minorías y masas en la cultura y el arte contemporáneo. 1963.
  • Tres conceptos de la literatura hispanoamericana. 1963.
  • Historia de las literaturas de vanguardia. Madril: Guadarrama, 1965, 3 liburuki.
  • Al pie de las letras. 1967.
  • Ultraísmo, Existencialismo y Objetivismo en Literatura. Madril: Guadarrama, 1968.
  • El espejo y el camino. 1968.
  • Del 98 al Barroco. Madrid: Gredos, 1969.
  • Nueva direcciones de la crítica literaria. 1970.
  • Doctrina y estética literaria. 1970.

Gutunak aldatu

Intelektual askorekin Guillermo de Torrek izandako korrespondentzia argitaru da: Rafael Cansinos Assens, Juan Ramón Jiménez, Ramón Gómez de la Serna, Federico García Lorca, Ernesto Giménez Caballero.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu