Guillermo Rigondeaux

boxeolari kubatarra

Guillermo Rigondeaux Ortiz (Santiago de Cuba, 1980ko irailaren 30a) kubatar boxeolari profesionala da. El Chacal ezizenaz ere ezagutzen da. Hainbat munduko txapelketa irabazi ditu "super gallo" kategorian, Haien artean WBA eta titulu linealak 2013tik hona. Hauek baino lehen Wbo eta Ring aldizkarien titullua.

Guillermo Rigondeaux

Bizitza
JaiotzaSantiago1980ko irailaren 30a (43 urte)
Herrialdea Kuba
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: GuillermoRigondeaux Twitter: RigoElChacal305 Instagram: rigoelchacal305 Olympic.org: guillermo-rigondeaux Edit the value on Wikidata

The Ring aldizkariaren, Boxeo Transnazionalaren Ranking Elkartearen eta Boxrec webgunearen arabera, Rigondeaux munduko "super gallo" kategoriako boxeolaririk hoberena da.

Oraindik amateurra zenean, bi joku olinpikotan urrezko domina irabazi zuen bere mailan (2000,2004).

Gainera, Kubako txapeldun nazionala izan da zazpi aldiz (2000-2007). Bere karrera profesionalean zehar 17 borroka izan ditu eta guztiak irabazi ditu (haietako 11 K.O.z).

Urte batzuk beranduago, bere herrialdeko sistemarekin izandako arazo batzuen ondorioz, erretiratu behar izan zen. Boxeolari ezagun askoren arabera mundoko hoberena izatera heldu ahal izan zen, erretiratu ez balitz.