Guillermo Isidoro Larregi Ugarte (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1885eko azaroaren 27Argentina, 1964ko ekainaren 9) euskal jatorriko argentinarra izan zen, Patagoniatik Buenos Airesera oinez eskorga batekin bidaia egin zuelako oso ezagun egin zena. Hori dela eta El Vasco de la Carretilla ezizena jarri zioten.

Guillermo Larregi

Bizitza
JaiotzaIruñea1885eko azaroaren 27a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaPuerto Iguazú1964ko ekainaren 9a (78 urte)
Jarduerak

Bizitza aldatu

1885ean Iruñean jaioa, Arrotxapea auzoan bizi izan zen. Hamabost bat urterekin —1900ean edo— Argentinara heldu baino lehen, Ipar Afrikan eta Hego Amerikako hainbeste herrialdetan ibili zen. Hastapenetan itsasgizon aritu zen. 1918an Patagoniara jo zuen eta Cerro Bagualen (Santa Cruz) petrolioa ustiatzen egin zuen lan. Hor zegoela eta lagunartean apustua egin zuelako hasi ziren bidaiak:

Oro har 22.000 kilometro baino gehiago egin eta hamahiru urte ibiltzen pasatu eta gero, Misionesen egin zuen etxea eta 1964an Puerto Iguazún hil zen. Bidaiak egiteko babesleak lortzen eta irudia saltzen aitzindaria izan zen, egunkariei hiri bakoitzera sartzen zeneko berriak saldu eta argazkiak postal moduan saltzen zituelako.

Bibliografia aldatu

 
Gillermo Larregiren omenez eraikitako panteoia.

Bere omenez aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillermo Larregi