Guido Münch (San Cristóbal de las Casas, Chiapas, Mexiko, 1921eko ekainaren 9a - Pasadena, Ameriketako Estatu Batuak, 2020ko apirilaren 29a) astrofisikaria izan zen.

Guido Münch
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGuido Muench-Paniagua
JaiotzaSan Cristóbal de las Casas1921eko ekainaren 9a
Herrialdea Mexiko
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPasadena2020ko apirilaren 29a (98 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Chicagoko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaSubrahmanyan Chandrasekhar
Doktorego ikaslea(k)Virginia Trimble
Judith Gamora Cohen
James E. Gunn (en) Itzuli
Laurence M. Trafton (en) Itzuli
Jorge Melnick (en) Itzuli
Eric Persson (en) Itzuli
Jay Albert Frogel (en) Itzuli
Arsine Victoria Peterson (en) Itzuli
Robert Terry Brinkmann (en) Itzuli
Christopher M. Anderson (en) Itzuli
Richard Bondo Larson (en) Itzuli
Jeffrey D. Scargle (en) Itzuli
Robert A. Parker (en) Itzuli
John C. Stewart (en) Itzuli
Mónica Rodríguez (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k)Heidelbergeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Bizitza aldatu

Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan ikasi zuen, eta ingeniaritza zibileko eta matematikako tituluak eskuratu zituen. Ondoren, Chicagoko Unibertsitatera joan zen Matematikako master bat egitera, eta han Astronomiako eta Astrofisikako doktoregoa lortu zuen.

1946. urtetik aurrera Amerikako eta Europako espazio-behatoki nagusietan lan egin du. Bestalde, Heidelbergeko (Alemania) Unibertsitateko ohorezko irakaslea da. Astrofisikako interesa S. Chandrasekhar pakistandarrarekin (Nobel Saria 1983an) lan egin ondoren sortu zitzaion; orduz geroztik, ikerketa-alor ugari landu baditu ere, izarren materia eta izar artekoa, galaxiaren egitura eta eguzkiaren fisika izan ziren München azterketa gai nagusiak.

1989an Espainiara joan zen izarren arteko materia ikertzera Almeriako Astronomia zentroan. Urte horretan bertan, Asturiasko Printzea saria eman zioten. Ameriketako Estatu Batuetako Arteen eta Zientzien Akademiako eta Estatu Batuetako Akademia Nazionaleko kide izan zen; horrez gainera Hirugarren Munduko Zientzien akademiaren sortzailea izan zen. Lan ugari idatzi zituen, horien artean nagusiak: Izarren arteko xurgatze-lerroak urruneko izarretan (1957), Artizarraren espektroaren analisi bat (1964), Galaxiaren egitura eta izarren arteko xurgatze-lerroak (1965), Atmosferaren egitura planeta handietan (1969) eta Helioaren ugaritasuna Jupiterren (1973).

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.