Grisa
 
Kolore koordenatuak
Uhin-luzera nm
Hamaseitarra #808080
RGB (r, g, b) (128, 128, 128)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 0, 0, 50)
HSV (h, s, v) (0°, 0%, 50%)

Grisa zuria eta beltza proportzio ezberdinetan nahastean sortzen den kolorea da. RAL kolore sisteman grisak 7001 eta 7099 artekoak dira.

Ezaugarriak aldatu

Kolore grisak tono desberdinak izan ditzake, nahasten den zuri eta beltz kopuruaren arabera. Adibidez:

  • Gris iluna
  • Zilar kolorea
  • Berun grisa
  • Errauts kolorea

Esanahiak aldatu

Kolore grisa egoera goibelarekin lotzen da. Pertsonak grisak izan daitezke; tristeak, malenkoniatsuak dira. Eguraldi lainotsua ere grisa da. Moda kontuetan seriotasuna adierazten du, eta kasu batzutan dotorezia.

Zerebroak badu materia grisa eta beraz jakintsu edo intelektualen kolorea ere bada.

Kanpo estekak aldatu


Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak 
Koloreak

  ultramorea morea urdina berdea horia laranja gorria infragorria