Griota Mendebaldeko Afrikako istorioen narratzailea da, koblakari modukoa, herriaren oroimena zaintzen duena eta, ahoz aho, ondorengo belaunaldiei herriaren iraganaren berri ematen diena, herrietan batez ere. Istorio tradizionalak kontatzen ditu, danbor baten edota beste instrumentu batzuen laguntzaz. Espirituekin harremanak dituela ere esaten da.[1]

Griota, festa-jantziarekin (1890).
Griotak.

Ezaugarriak aldatu

 
Dogon herriko griot bat.

Griotek narrazioak olerkaria edo musikari ibiltaria izango balitz bezala narratzen dituzte: ahozko tradizioaren benetako gordailu dira[2] (batzuetan bardo hitza ere erabili izan da definitzeko). Dena dela, Paul Oliver ikerlariak bere Savannah Syncopators liburuan zera dio: griotak kanta tradizionalak jakin behar dituela baina, halaber, gaur egungo gertariei buruzko inprobisatzeko gaitasuna izan behar duela. Herritarren artean, 'laudorio abeslariak' izenaz ezagutzen dira, baina gauza dira txutxumutxuak zabaltzeko, satirak egiteko edota komentario politikoak egiteko ere.

Kasta moduko talde endogamikoak dira, haien artean ezkontzen baitira. Kantatzeko modu berezia dute, beste abeslariek erabiltzen ez dutena. Teknikak eta kantak belaunaldiz belaunaldi gordetzen dira.

Etimologia aldatu

Hitza frantsesezko griot hitzetik dator eta hura portugesezko criado ("morroi") hitzetik[1] .

Herrialde desberdinetan aldatu

Afrikako herrialde askotan dira: Mali, Gambia, Ginea, Ginea Bissau, Mauritania eta Senegal. Herrien ikuspuntutik, mandinga herrien artean (malinke, banbara, eta abar), fula, hausa, songhai, tukulor, wolof, serer, mossi, dagomba, Mauritaniako arabiarrak eta herri txiki beste askotan.

Izenak aldatu

Griot hitza zabalduena bada ere, beste izen asko dituzte:

  • jeli, iparraldeko mande lurraldeetan
  • jali, hegoaldeko mande lurraldeetan
  • guewel, wolofez
  • gawlo, fulaz

Artista eta talde ezagunak aldatu

 
Nigerreko griot bat.

Griotak ez daude galtzeko zorian: alderantziz, afrikar diasporarekin batera, kanta eta kantari mota hori zabaldu egin da. Hona hemen ezagunenak:

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Griot