Grenadako estatubatuar inbasioa - Urgent Fury ("premiazko amorru bizia") kodea zuen operazioa - 1983ko urriaren 25etik 29ra Estatu Batuen eta Grenada nahiz Kubaren artean izandako gatazkari ematen zaion izena da.[2] Estatubatuarrek estatu-kolpe bat babestu zuten Hudson Austin boteretik kentzeko.

Grenadako inbasioa
Gerra Hotza
Estatubatuar rangerrak Grenadan salto eginez
Data1983ko urriaren 25a–29
LekuaGrenada, Karibe itsasoa
Koordenatuak12°03′N 61°45′W / 12.05°N 61.75°W / 12.05; -61.75
EmaitzaEstatubatuarren garaipena
Gudulariak
 Ameriketako Estatu Batuak
Laguntza:

 Grenada
 Kuba
Aholkularitza militar:

Buruzagiak
Ameriketako Estatu Batuak Ronald Reagan

Grenada Hudson Austin

Indarra
Ameriketako Estatu Batuak 7.300 Grenada ~1200
Kuba 722
Galerak
19 hildako
116 zauritu
45 hildako
358 zauritu

1974an Grenadak independentzia lortu zuen Commonwealthen baitan jarraituz, eta 1979an, ezegonkortasun politikoaren ondorioz, Maurice Bishop buruzagi ezkertiarrak lortu zuen boterea. Barbadosek, Dominikak eta Estatu Batuek ez zuten begi onez ikusi Bishopen sozialismoa eta Kubarekin zuen kooperazioa eta aldarrikaturiko Herri Gobernu Iraultzailea. New Jewel boterean zegoen alderdi politikoaren fakzio komunistak, Bernard Coardrekin leiala zenak, estatu kolpea eman zuen, eta Bishop hilarazi zuten 1983ko urriaren 19an. Sei egun geroago, Estatu Batuetako eta Karibe itsasoko beste sei herrialdeetako armadek Grenada inbaditu zuten, "Premiazko amorru bizia" zeritzon operazioan. Han, iraultzaren liderrak eta Kubako aholkulariak preso hartu zituzten. Gatazkak bost egun baino ez zuen iraun.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Grenadako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.