Gregorio López Irasuegi

politikari espainiarra

Gregorio López Irasuegi (Izurtza, 1946ko apirilaren 221988ko abenduaren 26a) bizkaitar politikari eta ETAkidea izan zen.

Gregorio López Irasuegi
Bizitza
JaiotzaIzurtza1946ko apirilaren 22a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1988ko abenduaren 26a (42 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Arantza Arruti
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra
Herri Batasuna

1960an ETAn sartu zen eta 1969ko urtarrilaren 5ean Xabier Izko de la Iglesiarekin batera Gregorioren emaztea, Arantza Arruti Iruñeko gartzelatik ateratzen ahalegindu zen. Ekintza txarto atera zitzaien (Gregoriok birikan tiro bat jaso zuen) eta bertan atxilotu zituzten. Puerto de Santa María gartzelara bihaldu zuten matxinada militarra egotzita eta honen ondorioz hamar urteko gartzela zigorrera kondenatuz. Beranduago Burgosko prozesuan 30 urteko kartzela zigor gehigarria jaso zuen.

Zortzi urte gartzelan egon eta gero, 1977ko amnistiaren ondorioz kalera atera zen.

Gartzela eta gero aldatu

Euskal Herrira itzuli eta gutxira, beste batzuekin batera (besteak beste Francisco Letamendia "Ortzi"rekin) EIA sortu zuen. Politikoki tarte labur batean Euskadiko Ezkerraren inguruan ibili bazen ere geroago Herri Batasunaren alde lerratu zen eta besteak beste 1978ko azaroan alderdi honen aldeko mitin batean hitz egin zuen[1].

42 urte zituenean Enekurin hilda agertu zen[2]. Batzuk kotxe istripu baten ondorioz hil zela esan zuten eta beste batzuk bihotzekoak jota hil zela. Hala eta guztiz eta besteak beste gerra zikinaren teoriak azaleratu baziren ere, hiltzearen arrazoia ez zen argitu. Arantza Arrutiren arabera, Lopez Irasuegi "Dostoievskiren pertsonaia bat bezala hil zen: (ezinegon politikoen ondorioz) etsita, Artxandako belardi batean etzan zen, hotzak hil arte"[3].

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.