Grândola Portugalgo hegoaldeko udalerri bat da, Setubalgo barrutikoa, 1544an sortua. 2011n 14.826 biztanle zituen, eta 825,94 kilometro karratu ditu.

Grândola
Vila de Grândola
Portugalgo udalerria
Grândola, Vila Morena abestiaren monumentua. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Portugal
Eskualdea
Azpi-eskualdea
Barrutia
Alentejo
Kostaldeko Alentejo
Setubalgo barrutia
Sorrera1544
Posta kodea7570
Geografia
Koordenatuak38°10′37″N 8°34′08″W / 38.176809°N 8.568896°W / 38.176809; -8.568896
Map
Azalera825,94 km²
MugakideakFerreira do Alentejo, Santiago do Cacem, Setúbal eta Alcácer do Sal
Demografia
Biztanleria14.826 (2011)
Dentsitatea18 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1544 (egutegi gregorianoa)
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakTarrafal (en) Itzuli, Santarem eta Maracanaú
http://www.cm-grandola.pt

Auzoak aldatu

Grandolako auzo edo fregesiak honako hauek dira:

  • Azinheira dos Barros e São Mamede do Sádão
  • Carvalhal
  • Grândola
  • Melides
  • Santa Margarida da Serra

Grândola, Vila Morena aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Grândola, Vila Morena»

Herria ezaguna da Grândola, Vila Morena abestiarengatik. José Afonsok konposatu zuen, Sociedad Musical Fraternidad Operaria Grandolense elkartearentzat, eta 1974an Krabelinen Iraultzaren ikur bihurtu zen.

Turismoa aldatu

  • Hondartza ederrak ditu, batez ere Melides fregesian. Melidesko aintzira ere han dago.
  • Bertan behera utzita dagoen Lousalgo meategian (portugesez: Minas do Lousal), aintzirek kolore bitxiak dituzte, mineralek emanak.
  • Troiako penintsulan, udalerriaren ipar-mendebaldeko muturrean, badira erromatar aztarnak.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu