Azpikultura gotiko

Gotiko azpikultura» orritik birbideratua)

Azpikultura gotikoa mundu osoan hedatutako azpikultura eta hiri tribu bat da.

Herbehereetako neska gazte gotikoa.

Deskribapena aldatu

Azpikultura honetako kide edo jarraitzaileei gotikoak esaten zaie[1] eta ezaugarri estetiko nagusiak honakoak dira: arropa iluna (gehienetan beltza), ile iluna, aurpegi zurbila, makilajea, errimel beltzez margotutako begiondoak eta beltzez margotutako azkazalak, eztendun lepoko eta ezkumuturrekoak eta maiz heriotzarekin edo gai ilun eta melankolikoekun zerikusia duten apaingarriak. Beren estetika eta zaletasunak gehienbat beldurrezko literatura eta zinema, Pizkunde eta Viktoriar Aroko estetika eta erromantizismoaren pentsamoldearekin bat egiten du.

Historia aldatu

1980ko hamarkadan eta 1990eko hamarkadaren hasieran Alemania eta AEBetan sortu zen azpikultura da. Musikalki garatu zen azpikultura ere bada, deathrock musika azpigeneroaren eragina izan eta bere berezko rock gotiko eta metal gotiko musika azpigeneroak garatu zituen. Siouxsie and the Banshees, The Cure edo Sisters of Mercy taldeak aintzidaritzat jo ohi dira.

Erreferentziak aldatu

  1. «Tribu Urbanoak eta Esteriotipoak • ZUZEU» ZUZEU 2017-04-02 (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).

Kanpo estekak aldatu