Gothmog Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da, bere hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Balrog guztien jauna da, Angbandeko gudalosteen kapitaina eta Melkorren gerlari eta ordezkari militarrik boteretsuena, Sauron alde batera utziz gero. Bere jatorrian, Gothmog su izpiritu maiarrik handiena izan zen, Arien alde batera utziz gero, Melkorrekin batera Valarren aurka matxinatu zen izpiritu taldekoa izan zen.

Deabru honen krudelkeriak ez du mugarik, eta beti iluntasunera eta bere forma gaiztora lotua izan da. Sugarrak nahi eran kontrolatzen ditu eta sei metro baino gehiagoko altuera du. Laino handi batek kezko estaldura bat ematen dio. Balrog honek gerlari bezala duen ospea azti bezala duena baino askoz handiagoa da, beste deabru txikiago batzuk nahi eran zuzendu eta kontrola baititzake. Eguzkiaren Lehen Aroan Noldorren aurka borrokatu zuen eta hauen etsairik arriskutsuenetako bat izan zen.

Gothmog lehen aldiz Angbandeko ateetan agertu zen, non Beleriandeko guduetako bigarrenean une horretan Noldorren Errege gorena zen Fëanor hil zuen. Bosgarren guduan, Nirnaeth Arnoediad izenekoa (Kontaezinbesteko Malkoen gudua), Noldorren beste Errege Garaietako bat hil zuen, Fingon, eta Hurin harrapatu zuen, gizakien jauna zena, nor Angbandera eramana izan zen.

Eguzkiaren Lehen Aroko 511n bere armada izugarriak Gondolinen erorketarekin amaitu zen gudu handira bidali zituen. Ezkutatutako Hiriaren aurkako asaltuan, Gothmog trollek, balrog gudaloste batek eta Noldorren azken erresumaren defendatzaileak garaitzeko erabili zituen herensuge eta orkoz osatutako legioek osatutako goardia pertsonal batekin inguratzen zen. Hiria arpilatua zen bitartean, Gothmogek dueluan borrokatu zuen Ekthelion Iturrikoarekin, Gondolineko Iturrien jauna, maila altuko Noldor printzea Gondolinen, eta bi aurkariek elkar hil zuten.

Ez da Pelennorreko zelaietako guduan orkoen gudalostea zuzendu zuen Gothmogekin nahastu behar.