Gorka Urbizu Ruiz (Lekunberri, Nafarroa, 1977ko maiatzaren 31) musikari eta abeslaria da, batez ere Berri Txarrak musika taldeko kide izateagatik ezaguna.

Gorka Urbizu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGorka Urbizu Ruiz
JaiotzaLekunberri1977ko maiatzaren 31 (46 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakteklatu-jotzailea, gitarra-jotzailea eta kantaria
KidetzaBerri Txarrak
Musika instrumentuagiltzadia
gitarra elektrikoa

Instagram: gorkaurbizu Musicbrainz: 26dee949-059e-4222-969b-63bc2992c4e7 Discogs: 1715131 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Gorkak txikitatik pianoa eta eskusoinua jotzen zuen Lekunberrin. 14 urte zituela Nahi ta nahiez taldearekin hasi zen musika munduan teklatu-jole gisa.[1] Aitor Goikoetxearekin batera, Berri Txarrak taldearen sortzaileetako bat izan zen 1994. urtean. Bertan abeslari eta gitarra-jotzaile moduan aritu zen 2019an taldearen ibilbidea bukatu zen arte.[2]

Horrez gain, beste musika proiektu batzuetan parte hartu du. Esaterako, 1999. urtean Idi Bihotz taldearen Arimaerratu diskoan hartu zuen parte, izena eman zion kantan pianoa sartuaz. 2005ean, Peiremans+ taldean jo zuen. Bi urte geroago, 2007 eta 2008 bitartean Bihotz Bakartien Kluba talde literarioak bultzatu zuen Katamalo musika taldeko kidea izan zen.

Produktore gisa ere aritu da, Lehiotikan[3] edo La M.O.D.A. taldeekin[4]. Eurekin ere abestietan kolaboratu du[5][6]. Kolaborazioak egin ditu ere Cala Vento taldearekin[7].

2024an bakarkako lehen lana argitaratu zuen, Hasiera bat izenburuarekin, hamar abestiz osatua[8].

Diskografia aldatu

Berri Txarrak (1994 - 2019) aldatu

Peiremans + (2005) ; (2016) aldatu

  • Peiremans+ (2005)
  • Bigarren Saria (2016)

Katamalo (2007 - 2008) aldatu

  • Katamalo Bihotz Bakartien Kluba (2007)
  • ERANTZI Katamalo zuzenean

Bakarka (2024 - ) aldatu

  • Hasiera bat (2024)

Bestelakoak aldatu

2009ko irailean, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak, Gaztesarea webguneari babesa adierazteagatik, "erakunde armatuarekin" kolaboratzea egotzi zion beste sei lagunekin batera.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. berri txarrak > biografia, artxiboa.badok.eus
  2. Garate, Miren. «"Etenaldi mugagabea" iragarri du Berri Txarrak taldeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  3. (Gaztelaniaz) zaratamondosonoro. (2023-12-18). «Leihotikan “Etorkizuna ginenean” (2023) - Reseña en MondoSonoro» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  4. (Gaztelaniaz) Guerra, Ana Jiménez. (2021-08-09). «Gorka Urbizu, el nuevo 'fichaje' de la M.O.D.A.» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  5. «Spotify» open.spotify.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  6. «Spotify» open.spotify.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  7. «Spotify» open.spotify.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  8. «Gorka Urbizuk bakarkako lehenbiziko diskoa plazaratu du» Berria 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  9. Gara: Zazpi euskal herritar Audientzia Nazionalera deitu dituzte Gaztesarearekin lotuta, gara.net

Kanpo estekak aldatu