Googol edo gugol bat 10100 zenbakia da, hau da, bat eta ondoren ehun zero. Hamar mila hamaseilioiren baliokidea da:

Googol 1 = 10100 = 10.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000

1938an sortu zuen Milton Sirottak, bederatzi urteko ume batek, Edward Kasner matematikariaren ilobak. Horregatik, Isaac Asimovek esan zuen "Haur txiki batek asmatutako zenbakia eternitatean sufritu beharko dugu".

Gutxi gorabehera, googol bat 70!ren parekoa da eta haren faktore lehenak 2 eta 5 dira. Sistema bitarrean, 333 bit okupatzen ditu.

Googolak ez du inolako zentzu matematiko berezirik: Kasnerrek infinituaren eta zenbaki oso handi baten arteko ezberdintasuna irudikatzeko sortu zuen, ez beste ezertarako.

Kanpo estekak aldatu