Gonzalo Txillida

margolari espainiarra

Gonzalo Txillida Juantegi (Donostia, Gipuzkoa, 1926ko urtarrilaren 12a - ib., 2008ko uztailaren 5a) gipuzkoar pintorea izan zen. Eduardo Txillida eskultorearen anaia eta Juan Txillida Ameztoi margolariaren aita zen.

Gonzalo Txillida
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGonzalo Chillida Juantegui
JaiotzaDonostia1926ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2008ko uztailaren 5a (82 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
MugimenduaLyrical Abstraction (en) Itzuli

Biografia aldatu

Bere ibilbide artistiko luzean estilo anitz landu bazituen ere, betiere paisaia gai nagusitzat harturik, azken urteetan giro poetiko eta espiritualak sortu zituen, errealismoari uko egiten ez zioten paisaietan. Bere lana Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo erakutsi zuen, eta alor horretan aipagarria izan zen, besteak beste, 1997an Donostiako DV galerian Mari Puri Herrerorekin batera egin zuena.

1999an bere seme Juan Txillida Ameztoirekin lankidetzan, Donostiako Benta Berri auzoko parrokia berriko aldare nagusia osatu zuen. Espazio horretan, bat egiten dute Gonzalo Txillidaren egunsentia aurkezten duen horma-lan handi batek eta bere semearen eskultura bik.

2001. urtean, Espainiako Gobernuak Arte Ederretako Merituari ematen zaion Urrezko Domina eskaini zion.

Erreferentziak aldatu