Gonbad-e Qabus (persieraz: برج گنبد قابوس‎ Bërj gonbad-e qâbus) izen bereko herrian dagoen hil-monumentu bat da, XI. mendean Qabus sultan ziyariak eraikia. Dorre itxura du eta 15 m garaiko muino biribildu baten gainean kokatua dago, herriko parke nagusian.

Gonbad-e Qabus
برج گنبد قابوس
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaGolestan
Koordenatuak37°15′29″N 55°10′09″E / 37.2581°N 55.1692°E / 37.2581; 55.1692
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1006
KomisarioaQabus (en) Itzuli
Izenaren jatorriaKupula
Qabus (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)adreilua eta Morteroa
EstiloaZiyarid architecture (en) Itzuli
Dimentsioak53 (altuera) m
Azalera1,4754 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii) eta (iv)
Erreferentzia1398
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea2012 (XXXVI. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Egitura honek matematikaren eta eraikuntzaren garapena erakusten du islamdar arkitekturaren hastapenetan, eta estalkia eredu bihurtu zen eskualdeko hilobi eta mausoleoentzat[1].

2012an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen

Ezaugarriak aldatu

 
Ebaketa
 
Oinplanoa
 
Altxaera

Dorrea adreilu egosi ez-berniztuz eraikia dago[1]guztira. 53 m garai da[1] eta hortaz munduko garaiena soilik adreiluz egina[2]. Oinplanoa dekagonala da, 10 puntako izar itxurakoa, eta oinarriaren diametroa 17 m da eta tontorrean 15,5 m. Gailurrean teilatu konikoa du, adreiluzkoa ere bai.

Dorrearen hormak 3 m lodi dira. Barnealdea hutsik dago, eta muqarna izeneko elementuak ditu.

Dorrearen oinarrian idazkun bat dago, arabiera kufikoz idatzia:

هذا القصر العالي – لامير شمس المعالي – الامير قابوس ابن وشمگير – امر به بنائه في حياته – سنه سبع و تسعين – و ثلثمائه قمريه و سنه خمس و سبعين و ثلثمائه شمسيه

"Jauregi garai hau Xams ul-Ma'ali, Amir Qabus ibn Wuxmgir printzearentzat, bere bizian eraikitzeko aginduta, ilargi-Hegirako 397. urtean eta eguzki-hegirako 375. urtean."

Nahiz-eta idazkunak ez duen baieztatzen printzearen hilobi izateko eraiki zela, esaten denez sultanaren hilotza beirazko hilkutxa baten ipini eta dorreko sabaitik zintzilik zegoen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu