Golden Gate (euskaraz: «Urrezko Atea») San Frantziskoko badia Ozeano Baretik banatzen duen mendebaldeko Kaliforniako itsasartea da. 7,9 kilometroko luzera du.

Golden Gate
Datu orokorrak
Motaitsasarte
Luzera5 km
Sakonera90 m
Geografia
Map
Koordenatuak37°49′00″N 122°29′00″W / 37.816666666667°N 122.48333333333°W / 37.816666666667; -122.48333333333
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriSan Francisco konderria
Konderri-hiri kontsolidatuSan Frantzisko

Golden Gate Zubi ospetsuak, 28 metroko zabalera eta 2,7 kilometroko luzera duena, itsasartea zeharkatzen du San Frantzisko (hegoaldean) Marin konderriarekin (iparraldean) lotzeko. Sir Francis Drake esploratzaile ingelesak, San Frantziskoko badia ingurua 1579an bisitatu zuen arren, litekeena da Gaspar de Portolá gobernari kolonialaren agindupean, tokia zeharkatu izana 1769an. Bertan egon ziren lehen europar jatorriko pertsonak, erabateko ziurtasunez jakindakoa, Portolák 1772an bidalitako soldadu talde bat izan zen. John Charles Frémont esploratzaile amerikarrak eman zion itsasarteari Golden Gate izena 1846an.

Golden Gateko Aisialdi Gunea (Golden Gate National Recreational Area), 1972an ezarri zuen AEBetako Parke Nazional Zerbitzuak. Golden Gate zubitik iparraldera eta hegoaldera eta hedatzen da, eta bere barnean Alcatraz eta Angel uharteak hartzen ditu.

Historia aldatu

Azken glaziazioaren aldian, itsas maila ehunka metro beherago zegoenean, Sakramentu ibaiaren urak eta San Joaquinenak, glaziarrek elikatuta, kanal bat sortu zuten itsasorako bidean. Gaur egun mehargune ezaguna da bere sakontasunagatik eta bere korronte handiengatik. Haren uretan zurrunbiloak sortzen dira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu