Goierri (Erandio)
- Artikulu hau Erandioko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Goierri (argipena)».
Goierri Erandioko laugarren auzorik populatuena da. Baserrien gunea izanda, herri kirolak bizirik daude inguru honetan, bereziki sokatira.
Goierri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Erandio |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′33″N 2°57′28″W / 43.32583°N 2.95778°W |
Demografia |
Martiartu, Alkatena eta Degollaena auzuneek Goierri osatzen dute.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 580 biztanle ditu, gehienak euskaldunak izanik.
Mugakideak aldatu
Iparraldean Berango, Urduliz eta Laukizko udalerriak, hegoaldean Erandio Goikoa, mendebaldean EHUko Bizkaiko Campusa (Leioa) eta ekialdean Loiuko udalerria mugakide ditu.
Unbe mendia (302 m) auzoko ipar-ekialdean kokatuta dago, Laukizko mugan.
Demografia eta biztanleria aldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
508 | 515 | 486 | 466 | 561 | 585 | 606 | 580 |
Kultura aldatu
Ondarea aldatu
Martiartu dorretxea XVI. mendekoa da, gehienbat pizkundetar arkitekturako estiloan egindakoa, baina osagarri gotikoekin. 18 metroko altuera dauka eta arku zorrotza duen atea. Kanpoaldeko eskailerak ere baditu. Alboan, Martiartuko San Antonio baseliza dago. Madalena auzoan Kristobal Deuna eta Madalena Deunaren baselizak daude. Leioako mugan Santi Mami baseliza dago.
Jaiak aldatu
Goierriko jaiak ekainaren 13an (San Antonio) eta uztailaren 10ean (San Kristobal) izaten dira.
Argazki galeria aldatu
-
Txakolinerako mahastia Goierrin.
-
Martiartu dorretxea
-
Martiartuko errota zaharra.
-
Airetiko ikuspegia.
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz)Erandioko udal webgunea
- Sokatira taldeko argazkiak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |