Gobernadorearen Jauregia (Lizarra)

Gobernadorearen jauregia Lizarra (Nafarroan) dagoen Pizkundeko eraikina da. 1608 eta 1613 artean eraikia, Rua kalean, 2002. urtean Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kultura ondasuna izendatu zuen.[1] Done Jakue Bidearen ibilbidean dago kokatuta.

Gobernadorearen Jauregia (Lizarra)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLizarra
Koordenatuak42°40′12″N 2°01′37″W / 42.67°N 2.027°W / 42.67; -2.027
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1608
Ondarea
Karlismoaren Museoa
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLizarra
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2010eko martxoaren 23a
Webguneahttp://www.museodelcarlismo.navarra.es

Historia aldatu

Eraikin honek garrantzi historiko eta artistiko handia du. Jauregi hau Lizarrak XVI. eta XVII. mendeetan lortu zuen garrantziaren adierazpena da. Garrantzi hori Iruñekoa eta Tuterako parekoa zen. Eraikuntza Juan de Chávarri y Larraín (†1624) Purroyko Lehen Baroiaren lana izan zen, Aragoian Purroyko Jauna, Lizarrako Betiko Merinoa eta Gurutzadaren Kontseiluko Kontadorea. Jauregia baroigokoa 1880 arte izan zen; data horretan beste jabeek erosi zuten. 2000. urtean Udalaren eskuetan gelditu zen. Bigarren Karlistaldian, 1872ti 1875ra, gobernadore militarraren egoitza izan zen.

Jauregia eraikitzeko harriak botatako Lizarrako gaztelutik eta Aizkoa herritik atera zen. Ez dago garbi arkitektoa zein izan zen baina hipotesi zabalduenaren arabera Juan Gómez de Mora izan zezakeen. Juan de Yerategui eta Martin de Sarrote izan ziren lana aurrera eramateko arduradunak.[2]

Karlismoaren Museoa aldatu

Karlismoaren Museoa gaur egun Gobernadorearen Jauregia zenaren eraikinan egokituta dago. Karlismoari buruzko museo monografikoa da. 2010eko martxoaren 23an inauguratu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gobernadorearen Jauregia (Lizarra)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa