Goa Hiri Zaharra edo Goa Velha portugesez, Indiako Goa estatuaren Ipar Barrutian dagoen hiri historikoa da. Goa Hiri Zaharra XV. mendean sortu zuten Bijapur Sultanateko agintari musulmanek Mandovi ibaiko portu gisa. Ondoren, ia etengabe Portugalen menpe egon zen, XX. mende arte. Bere garai onenean 200.000 biztanle omen zituen. Goa Zaharra Panaji hiritik hamar kilometrotara dago eta oso jende gutxi bizi da bertan.

Goa Hiri Zaharra
Velha Goa
antzinako hiria
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaGoa
Indiako barrutiNorth Goa barrutia
Jatorrizko izenaVelha Goa
Posta kodea403108
Geografia
Koordenatuak15°30′09″N 73°54′42″E / 15.50238°N 73.911746°E / 15.50238; 73.911746
Map
Azalera4 km²
Altuera6 m
Demografia
Biztanleria2.550 (2011)
Dentsitatea637,5 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0832
Ordu eremuaUTC+05:30

Historia aldatu

Hiria XV. mendean sortu zuten Bijaburreko agintariek, Mandovi ibaiaren ertzeko portu gisa. Govapuri hiria ordezkatzeko eraiki zuten. Goa Zaharra Sultanerriaren Adil Shahen erregealdian bigarren hiriburua izan zen. Gotortuta zegoen, eta bertan Shah jauregia altxatzen zen, bere meskita eta tenpluekin batera. Hiria portugaldarrek hartu zuten eta 1510az geroztik haien menpe egon zen Portugalgo Indiaren egoitza administratibo gisa. Erregeordearen egoitza 1759an egungo Panajira (Pangim orduan) edo Goa Berrira eraman zuten, 9 kilometro mendebaldera.

XVI. mendearen erdialdean, Goa kolonia portugaldarra, bereziki Goa Zaharra, kristautze-gune bihurtu zen Indian. Erlijio-orden guztiek bertan eraiki zituzten beren kuartel nagusiak. Biztanleria 200.000 biztanle ingurukoa zen 1543an. Malariak eta kolerak hiria suntsitu zuten XVII. mendean, eta, neurri handi batean, hiria abandonatuta gelditu zen: 1775ean soilik 1.500 biztanle geratu ziren. Goa zaharra, dena dela, hiriburu gisa 1843 arte mantendu zen nahiz eta errege-ordea Pangimera joan; urte horretan hiriburu ofizial Panaji bihurtu zen. lekualdatu zela ofizial egin zen arte (Ponnj«Konkanin», «Nova Goa» portugesez eta «Panjim» ingelesez). Hiri abandonatua "Velha Goa" bezala ezagutu zuten, Nova Goa hiriburu berritik (egungo Panajitik) bereizteko.[1]

1961ean Goa Zaharra Indian integratu zen, gainerako Goa printzerriarekin batera.

Monumentuak aldatu

  • Goako katedrala
  • Bóm Jesus basilika
  • Errosarioaren Andre Mariaren eliza
  • San Frantzisko Asiskoaren eliza
  • Santa Katalinaren kapera
  • San Agustin elizaren erorkinak
  • Jainkoaren Goi Arduraren eliza

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. de Mendonça, Délio (2002). Conversions and citizenry: Goa under Portugal 1510–1610. Concept Publishing Company. ISBN 978-81-7022-960-5. [1]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu