Gnumeric

GNOMEko proiektua, kalkulu-orriak eskaintzeko

Gnumeric kalkulu-orriak eskaintzen dituen programa bat da, GNOME software librearen mahaigaineko proiektuetako bat da. Gnumeric 1.0 bertsioa 2001eko abenduaren 31n argitaratu zen. Gnumeric software librea bezala banatzen da GNU GPL lizentziapean; Microsoft Excel bezalako kalkulu-orri jabedunak ordezkatzeko asmoa egon da hasiera-hasieratik, OpenOffice eta LibreOffice bulegoko paketeetako kalkulu-orriekin bezala. Gnumeric Miguel de Icazak sortu eta garatu zuen, baina gero sortzaile nagusia beste proiektu batzuetara joan da. Proiektuaren arduradun nagusia, 2002. urtetik aurrera, Jody Goldberg izan da.

 Gnumeric
Jatorria
Sortzailea(k)Miguel de Icaza
Sorrera-urtea1998
Argitaratze-data1998
Azken bertsioa1.12.57
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC
Sistema eragileaApplixware Bitmap (en) Itzuli, CSV, tab-separated values (en) Itzuli, Data Interchange Format (en) Itzuli, HTML, Mathematical Programming System (en) Itzuli, Office Open XML, OpenDocument, PostScript (en) Itzuli, PDF, text file (en) Itzuli, XHTML, Gnumeric file format (en) Itzuli, Symbolic Link (en) Itzuli eta GNUMERIC spreedshet (XML, ungzipped) (en) Itzuli
Irakur dezakePlataforma-anitz
Idatz dezaketext file (en) Itzuli, Applixware Bitmap (en) Itzuli, CSV, tab-separated values (en) Itzuli, Data Interchange Format (en) Itzuli, HTML, Mathematical Programming System (en) Itzuli, Office Open XML, OpenDocument, PostScript (en) Itzuli, PDF, XHTML, Gnumeric file format (en) Itzuli eta GNUMERIC spreedshet (XML, ungzipped) (en) Itzuli
GUI tresnakGTK
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv2 eta GPLv3
Deskribapena
Honen parte daGnome Office
Ekoizpena
GaratzaileaThe GNOME Project (en) Itzuli
gnumeric.org
Iturri-kodeahttps://gitlab.gnome.org/GNOME/gnumeric/ eta https://github.com/GNOME/gnumeric

Ezaugarriak aldatu

Gnumeric-ek datuak hainbat fitxategi formatutan inportatu eta esportatzeko gaitasuna du: CSV, Microsoft Excel (.xls, .xlsx ), Microsoft Works-eko kalkulu orriak (.wks ), HTML, LaTeX, Lotus 1-2-3, OpenDocument eta Quattro Pro ; bertako formatua Gnumeric file formatua ( .gnm edo .gnumeric ) da, gzip- ekin konprimitutako XML fitxategia. Microsoft Excel-en kalkulu-funtzio guztiak biltzen ditu  eta Gnumeric-en propio diren beste hainbat funtzio.

Gnumeric-ek beste kalkulu-orri batzuetatik bestelako den grafikoak sortzeko eta editatzeko interfazea du. Grafikoak editatzeko, Gnumeric-ek leihoa bistaratzen du eta grafikoko elementu guztiak zerrendatzen dira. Beste Kalkulu-orriko programa batzuek normalean erabiltzaileak grafikoko elementu jakin batzuk hautatu behar ditu editatu ahal izateko.

Erreferentziak aldatu