Gneo Ponpeio (latinez: Gnaeus Pompeius; K.a. 75K.a. 45eko apirilaren 12) Berant Errepublikako jeneral eta politikaria izan zen, Ponpeio Handiaren seme zaharrena eta Sexto Ponpeioren anaia.

Gneo Ponpeio

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 80(e)ko hamarkada
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 45eko apirilaren 12a (25/35 urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaPonpeio
AmaMucia Tertia
Ezkontidea(k)Claudia (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Zesarrek Rubikon ibaia zeharkatu zuenean, K.a. 49an, aitarekin ekialdera jo zuen. Farsaliako guduaren ostean, Ponpeio Handiak Egiptora joan zen ihes eginda. Hor, Ptolomeo XIII.ak hil zuen, K.a. 48an.

Hilketaren ostean, Gneo eta Sexto Ponpeiok Zesarren aurkariekin bat egin zuten. Afrika probintzian Metelo Eszipion, Katon Minor eta beste senatari batzuekin bildu ziren. Zesarrek Tapsoko guduan garaitu zituen, K.a. 46an. Mestelo Eszipionek zein Katon Minorrek bere burua hil zuten. Ponpeio anaiek Hispaniara egin zuten ihes, non, Tito Labienorekin batera, beste armada bat antolatu zuten Zesarri aurre egiteko.

K.a. 45ean, Munda hiritik hurbil bi armadek topo egin zuten. Borroka latza eta orekatua bazen ere, Zesarren zalditeria erabakigarria suertatu zen. Batailan, Tito Labieno eta beste 30.000 soldadu hil ziren. Ponpeio anaiek berriro egin zuten ihes. Aldi horretan, ordea, jarraitzaileak aurkitzea zailagoa zen, Zesarrek gerra zibila irabazi zuela garbi zegoelako. Hori zela eta, aste batzuen buruan, Gneo atzeman eta, traizioa leporatuta, hil egin zuten. Sexto Ponpeiok, berriz, erresistentzian jarraitu zuen urte gehiago.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.