Gloria Stuart edo Gloria Freddy Jackson (Santa Monica, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuetako, 1910eko uztailaren 4a - Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuetako, 2010eko irailaren 26a), Ameriketako Estatu Batuetako aktorea da. 1930eko hamarkadan hasi zen lanean eta dozenaka filmetan agertu zen. Horrez gain, telebistarako ere hainbat film egin ditu. 1997an Titanic filmaren Rose DeWitt Bukater pertsonaia antzeztean nazioarteko fama eskuratu zuen eta Oscar sarietarako nominazioa jaso.

Gloria Stuart

Bizitza
JaiotzaSanta Monica1910eko uztailaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles2010eko irailaren 26a (100 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Gordon Newell (en) Itzuli
Arthur Sheekman  (1934 -  1978)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, margolaria eta antzerki aktorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0001784 Allocine: 6514 Rottentomatoes: celebrity/gloria_stuart Allmovie: p68812 TCM: 186253 TV.com: people/gloria-stuart
Find a Grave: 59290950 Edit the value on Wikidata

2010eko uztailaren 4an 100 urte bete zituen[1].

Biografia laburra aldatu

1910ean jaio zen Kaliforniako Santa Monica hirian. Haren gurasoak Frank Stewart eta Alice Deicrick Stewart izan ziren. Neba bat izan zuen, Thomas izenekoa, 1912an Meningitisak jota hila. Aita auto istripu batean hil zen 1919 eta ama Fred Finch izeneko gizonarekin ezkondu.

1927an institutuko ikasketak amaitu eta Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean ikasten hasi zen, baina handik gutxira ikasketak utzi eta Blair Gordon Newell eskultorearekin ezkondu zen. Urte gutxiren buruan banandu eta Arthur Sheekmanekin ezkondu zen 1934an.

2010eko irailaren 26an hil zen.

Filmografia aldatu

Telebista aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. http://www.usmagazine.com/moviestvmusic/news/titanics-gloria-stuart-who-played-rose-turns-100-201067 Us Magazine aldizkariaren webgunea.

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gloria Stuart  


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.