Glizeraldehido-3-fosfato

konposatu kimiko

Glizeraldehido-3-fosfato bizidunen metabolismoaren funtsezko molekula da, C3H7O6P formula duena. Glukolisian, glukoneogenesian eta fotosintesiaren Calvin zikloan, esaterako, parte hartzen du, bide metaboliko garrantzitsuenak aipatzearren.


Glukolisi aldatu

Glukolisian glizeraldehido-3-fosfatoa fruktosa 1-6 difosfatotik abiatuta sortzen da, fruktosa difosfato aldolasa izeneko entzima batek katalizatutako errakzio honetan:

 
Fruktosa-1,6-difosfato   Dihidroxiazetona-fosfato + Glizeraldehido-3-fosfato

Glizeraldehido-3-fosfatoarekin batera dihidroxiazetona-fosfatoa ere agertzen da goiko erreakzioan.

Gero, eratutako dihidroxiazetona-fosfatoa glizeraldehido-3-fosfato bihurtzen da isomerasa batek katalizatutako erreakzio honetan:

 
Dihidroxiazetona-fosfato   Glizeraldehido-3-fosfato

Modu honetan glukosa molekula batek bi molekula glizeraldehido-3-fosfato sortzen ditu glukolisian.

Glukoneogenesi aldatu

Glukoneogenesian glizeraldehido-3-fosfatoak glukolisiaren kontrako norabideko erreakzioak burutzen ditu, fruktosa 1-6 difosfatoa sortuz.


Calvin zikloa aldatu

Fotosintesiaren ilunpeko fasean glizeraldehido-3-fosfatoa honako erreakzio honetan sortzen da:

 
1,3-difosfoglizerato
+ NADPH + H+     NADP+ + Pi +  
Glizeraldehido-3-fosfato

Garrantzi handiko molekula da sortutako glizeraldehido-3-fosfatoa. Calvin zikloan sortzen diren molekula batzuek zikloan jarraitzen dute, baina beste batzuek ziklo honetatik ateratzen dira eta funtsezko prozesu biosintetikoetan (gluzidoenak, lipidoenak eta aminoazidoenak) parte hartzen dute.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu