Gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonekin lan egin eta hauen gizarteratzea helburu duen profesioari deritzo. Animazio Soziokulturaleko programak diseinatu eta aurrera eramaten dituzte hainbat esparru desberdinetan, hala nola: Eskolaz kanpoko ekintzak, Adin txikikoen zentroetan, Helduen zentroetan, Lanerako Orientazio zerbitzuetan, eta abar.

Heziketa soziala tradizionalki ontzat hartua izan da gizarte hezitzaileak lanarekiko dituen eremu espezifiko edota gizartean duen eragin eta helburu sozio hezitzailearen ikuspuntutik. Consejo Estatal de Colegios de Educadoren y Educadoras Sociales (ASEDES)-ek gizarte hezkuntza modu honetan definitzen du: Izaera pedagogikoa duen profesioa, non herritarrek eskubideak dituzten, prozesu hezitzailea, testuinguru integratzailea eta bere aisiaren eta parte-hartze sozialaren heziketarako aukerak dituztenak.

Antonio Petrus irakasleak Gizarte Hezkuntzaren ezaugarri bereizgarritzat eremu soziala eta izaera pedagogikoak aipatzen ditu, José María Quintana-k 3 modu nagusitan ulertzera eramaten gaituen bitartean: Banakoaren sozializazio perfekturako bere funtsari arreta ipintzerakoan, heziketa aspektu garrantzitsu nagusi bezala hartzea eta bazterketa kasuetan eredu pedagogiko gisan hartzea gizarte lanerako.

80. hamarkadan, demokraziaren eta ongizate estatuaren etorrerari esker, populazio baztertuaren sektorearen gehikuntza eta batez ere, elkarbizitzak sorturiko arazo berrien kontzientziazioak Gizarte Hezkuntzarengan hedapen azkarra ekarri zuen Espainian. Non, 1991ko urriaren 10ean unibertsitateko diplomatura bezala sortua izango da 1420/1991 errege dekretuan islatzen den gisan Gizarte Hezkuntza. 2012an, aipaturiko diplomatura Gizarte Hezkuntzako gradua izatera igaro zelarik, non gradu horrek 4 urteko iraupena izango duen (60 kreditu urteko 240 osatzeko) eta sei kredituz osatutako sei hilabeteko irakasgaiez. Oinarrizko prestakuntza irakasgaiak ematen direlarik lehen urtean, 2. Eta 3.-etan formazio espezifikoa eta aukerakoak 3 eta 4.en kurtsoetan.

Heziketa sozialeko helburuak: Esku-hartze sozio-hezitzailea

Pello Ayerbe Echeberría egileak gizarte hezkuntzaren funtzio nagusitzat ondoko hauek adierazten dizkigu:

• Populazioa prestazio eta heziketa- zerbitzuez informatzea.

• Arrisku egoeran edota ezintasun egoeran aurki daiteken subjektu edota taldeak behatu eta jabetzea.

• Harremanetan jartzea aipaturiko subjektu edo taldeekin esku hartzeko beharrezko informazioa eskainiz.

• Beharrizanen araberako planifikazio, programa eta esku hartzea sustatzea.

• Subjektuen integrazio kritikoa lortzea errealitate sozialean.

• Subjektuaren testuinguru sozialetan inplikazioa heziketa prozesuan zein planteatzen diren behar eta arazoen erantzunetan.

• Subjektuarekin edota giza baliabideekin zuzenean edota zeharka lan egin dezaketen adituekin lan koordinazioa.

• Subjektu eta eremu instituzionalarekin bitartekari egitea, baliabide eskolarrak, sozialak, subsidioak, etb. Lorpena errazteko.

• Alternatibak sortzea urritasun handiena duten subjektuei baliabideak eskainiz.

• Subjektu eta bere ingurugiroaren arteko bizikidetasun positiboa lortzeko dinamizatu eta bultzatu.

Esku hartze sozio hezitzaile kontzeptuak, izaera motibatzaile, pedagogikoa, metodologikoa, balioztatzearen, etab., ekintzak laburbilduko lituzke. Non, parte-hartzearen ekintza agenteak burutzen duen (normalean hezitzaile soziala) aurrez pertsona edo taldeak lortu beharreko helburu edota metak zehaztu eta definituko direlarik.

Bere esku-hartzearen bidez, gizarte eta hezkuntzako aldaketa-prozesuak sortuko dira, pertsonen, gizartearen eta komunitatearen garapena sustatzeko. Horretarako, gizarte eta hezkuntzako programak, proiektuak eta planak diseinatu eta kudeatuko ditu, norbanako eta taldeentzat. Bere lanbideari dagozkion tresnak erabilita, pertsonen, taldeen eta komunitatearen bizi baldintzak hobetzeko asmoz jardungo du, zailtasunak eta desabantailak nagusi diren gizarte egoeretan.

Esku Hartze Eremuak:

Antonio Petrus-ek dioenaren arabera, gizarte hezkuntzak hainbat esparru desberdin barneratzen ditu, ondoko zerrenda honetan aipatzen direlarik:

• Gizarte hezkuntza Familian.

• Animazio soziokulturala eta aisialdiko heziketa.

• Gizarte bitartekaritza.

• Ingurumen hezkuntza.

• Hirugarren adina.

• Gizarte bazterkeria, heziketa eta helduen formazioa.

• Oinarrizko gizarte zerbitzuak edo lehenengo atentzioa.

• Haurtzaroa eta nerabezaroa.

• Hirugarren adina.

• Justizia.

• Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Integrazioa.

• Gizarte Hezitzailea ikastetxeetan, desgaitasuna duten pertsonekin, menpekotasuna dutenekin, etab.

Bestalde, Gizarte-hezitzaileen enplegu maila nabarmena da, eta horrek agerian uzten du; alde batetik, profesional hauek gizarte eta hezkuntzako jardueran duten garrantzia, eta, bestetik, gizartearen eremu garrantzitsuetan duten balioa. Era berean, sektorearen normalizazioak Gizarte Hezkuntzaren finkapena ekarri du, bai gizartean bai laneko esparruan. Lan-munduan sartzeko bide ugari zabaldu dira, laneko sektore honek esku-hartze eremuetan duen indarra agerian utziz:

• Gizarte eta hezkuntzako esku-hartzea haur eta nerabeekin, babes-sistemetatik.

• Gizarte eta hezkuntzako esku-hartzea nerabeekin, gazteen justizia-arloan.

• Esku-hartzea eremu sozio-kulturaletan eta aisialdiaren dinamizazioa.

• Gizarte eta lan esku-hartzea.

• Esku-hartzea pertsona helduen etengabeko prestakuntzan.

• Esku-hartzea gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsona helduekin.

• Esku-hartzea droga-mendekotasunaren arloan.

• Esku-hartzea adineko pertsonekin.

• Esku-hartzea ezindu psikiko, fisiko eta sentsorialekin.

• Komunikatzeko esku-hartzea (baliabideak eta zerbitzuak).

• Gizarte eta hezkuntzako esku-hartzea ingurumeneko hezkuntzan.

• Gizarte eta hezkuntzako esku-hartzea osasunerako hezkuntzan.

Gaitasunak:

• Hautemandako premiei erantzuteko gizarte-hezkuntzako programak, proiektuak eta planak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea, eta arreta berezia eskaintzea arriskuko edo/eta bazterkeriako egoeran dauden taldeei eta profesionalen laguntza eta trebakuntzako premiei.

• Gai izatea ikerketen informazioa interpretatzeko; jakitea gizarte-hezkuntzaren ekintzari lotutako berrikuntza-prozesuak diseinatzen eta garatzen, gizarte-hezkuntzako arazoak ebatzi ahal izateko.

• Gai izatea taldeak, baliabideak, zerbitzuak eta erakundeak dinamizatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko, eta hautemandako arazoak eta zailtasunak konpontzeko estrategia eta teknika egokienak sortzeko eta erabiltzeko.

• Hezkuntza-harremanak eta sare sozialak ezartzeko bide ematen duten testuinguruak sortzeko gai izatea, garapen pertsonala, taldekoa eta komunitatekoa sustatzeko.

• Gizarte-hezkuntzako esku-hartzeen oinarri teorikoak (psikologikoak, soziologikoak eta pedagogikoak) ezagutzen eta ulertzen dituztela frogatzea; baita jarduera profesionalaren eremuko oinarriak eta prozesu horiek sostengatzen dituzten legedia eta gizarte-politikak, hezkuntza-politikak, eta kultura-politikak ere.

• Gizarte-hezkuntzako esku-hartzea garatzea, lanbidearen deontologiaren gako etikoetatik eta errespetutik.

• Hainbat testuingurutan eta hainbat publikori egokitutako dokumentu profesionalak idazteko gaitasuna erakustea.


Bibliografia

• Ander-Egg, Ezequiel (2000), Metodología y práctica de la animación sociocultural, Madrid: CCS

• Calvo, Ana (2002), La animación sociocultural. Una estrategia educativa para la participación, Madrid: Alianza Editorial

• Castillo Cuesta, Sánchez Castillo (2003), Animación y dinámicas de grupos, Barcelona: Altamar

• Figueras Torruella, Pilar (2011), Los Técnicos Superiores en Animación Sociocultural y su inserción en el mercado de trabajo, Madrid. CCS.

• Froufe Quintas, González Sánchez (1999), Para comprender la Animación Sociocultural, Navarra: Verbo Divino

• Pérez García y otros (2004), Contexto y metodología de la intervención social, Barcelona: Altamar

• Pérez Serrano, Pérez de Guzmán Puya (2006), Qué es la Animación Sociocultural. Espistemología y valores, Madrid: Narcea.

• Ripollés, E (1997), Algunes reflexions sobre l’animació sociocultural, Temps d’educació,17. Revista de la Divisió de Ciències de l’Educació. Universidad de Barcelona. (Pág. 259-264)

• Trilla, J (1998), Animación sociocultural. Teorías, programas y ámbitos, Barcelona: Ariel Educación.

• Petrus, A. (Coord.).(1997). Pedagogía social. Barcelona: Ariel

• Amorós, P. y Ayerbe, P. (Eds.). (2000). Intervención educativa en inadaptación social. Madrid: Síntesis

• Artur, P. (2007). Didactica en la Educación social". Barcelona

• Quintana, J. M. (1997). Antecedentes históricos de la educación social. En A. Petrus (Coord.), Pedagogía social. (pp. 67-91). Barcelona: Ariel

• Arza, J. (2002). Las drogas. Princesas y dragones. Madrid: Eneida

Kanpo estekak aldatu