Giroskopioa (grezieraz, "skopeein = ikusi" eta "gyros = jiratu") Léon Foucault frantses zientzialariak 1852an, Lurraren errotazio mugimendua frogatzeko ahaleginetan ari zela, asmatu zuen tresna da.

Giroskopio
Gailua eta Neurgailua
Fabrikazioa
DiseinatzaileaLéon Foucault
Ekoizpen-lekuaParis

Giroskopioa bizkor itzultzen den duen gurpil batez, eta gurpil hori edozein norabidetarantz mugitzeko eta edozein ardatzen inguruan biratzeko aske uzten duen egitura batez osatua dago. Foucaultek frogatu zuen giroskopioak norabideari eusten ziola, Lurraren errotazioaren eraginez aldaketarik izan gabe. Ezaugarri nagusia hori du, beraz, gurpilak mugimendua bere horretan gordetzen duela, egitura okertzen bada ere. Horren ondorioz, oso erabilgarria da norabidea zuzen irautea beharrezkoa duten tresna askotarako, hala nola iparrorratz, hegazkinetako eta itsasontzietako pilotu automatiko, gerrako jaurtigailu eta abarretarako.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.