Girolamo Cardano (frantsesez: Jerome Cardan; latinez: Hieronymus Cardanus) (Pavia, 1501eko irailaren 24a1576ko irailaren 21a) italiar Pizkundeko matematikari, sendagile eta astrologoa izan zen[1].

Girolamo Cardano

Bizitza
JaiotzaPavia1501eko irailaren 24a
HerrialdeaMilanerria
HeriotzaErroma1576ko irailaren 21a (74 urte)
Familia
AitaFazio Cardano
AmaChiara Micheri
Ezkontidea(k)Lucia Banderini (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Pavia (en) Itzuli
Paduako Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Lodovico Ferrari (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
italiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, matematikaria, astrologoa, asmatzailea, ingeniaria eta medikua
Lantokia(k)Padua
Milan
Pavia
Bolonia eta Erroma
Enplegatzailea(k)Boloniako Unibertsitatea
University of Pavia (en) Itzuli
InfluentziakArkimedes
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Girolamo Cardano zientzia-gizonaren erretratua.

Haren medikuntzari buruzko teoriak astrologian oinarritzen ziren batez ere, eta Europa osoan ospe handia eman zioten. De subtilitate, De varietate rerum, eta beste zenbait filosofia lanetan ikusi zen bezala, Aristoteles, Plotino, Ibn Rush eta estoikoen sistemaren jarraitzailea izan zen. Matematikari bikaina zen[2]. Aljebraren arloan ezaguna da 1545. urtean, Ars magna obran, hirugarren mailako ekuazioen soluzioa argitaratu zuelako. Horrez gain, probabilitatearen bitartez zorizko jokoak aztertu zituen. Matematika eta medikuntzaz gainera, liburu anitz idatzi zituen astronomia, fisika, jokoak (Liber de ludo aleae edo Zori-jokoen Liburua), filosofia eta ezkutuko jakintzei buruz. Bere izena daraman esekidura sistema asmatu zuen (Kardan giltzadura)[3].

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Girolamo Cardano  
  Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.