Girodinoa hego birakariko aireontzi bat da, helikopteroen antzeko errotore nagusia duena, baina hauek ez bezala, errotorearen independentea den propultsio sistema nagusia ere badu, ibilgailua mugitu egiten den norabidean bultzada bat sortzen duena. Aireontziak helikoptero baten antzeko portaera du bere errotoreak abiadura handian biratzen duenean, jaitsiera eta igoera maniobrak egin ahal izanik.

Lockheed AH-56A Cheyenne-ren irudia, hegaldian. Bertan bere errotore eta propultsio sistema guztiak martxan ikusteko aukera dago.