Ginea Frantsesa[1] (frantsesez: Guinée française) mendebaldeko Afrikan kokaturiko frantziar kolonia izan zen 1894-1946 bitartean, eta itsasoz haraindiko lurralde frantsesa 1946tik 1958ra. Azken urte horretan independizatu zen, Gineako Errepublika izena hartuta.

Ginea Frantsesa
Guinée française
1894 – 1958
Kolonia
Ginea Frantseseko bandera

Ginea Frantseseko armarria

Geografia
HiriburuaKonakry
Ekonomia
DiruaCFA libera
Kultura
Hizkuntza(k)Frantsesa
Historia
Aurrekoak
Futa Jallongo Imanerria
Rivières du Sud
Ondorengoa
Ginea

Historia aldatu

Ginea Frantsesa 1891n sortu zen, Rivières du Sud (1882-1891) aurreko koloniaren muga berberak zituelarik. 1882 baino lehen, Ginea Frantseseko kostaldeko zatiak Senegalgo frantziar koloniaren zati ziren.

1891n frantziarrek Rivières du Sud Dakarreko gobernadore kolonialaren kontrolpean jarri zuten, Porto Novotik ekialdera (gaur egungo Benin) frantziar kostako eskualdeen gaineko autoritatea zuena. 1894an Rivières du Sud, Boli Kosta eta Dahomey kolonia 'independenteetan' banandu zen. Rivières du Sud izenekoa Ginea Frantsesa izendatu zuten. 1895ean, Ginea Frantsesa menpeko kolonia bihurtu zen, eta bere gobernadorea gobernadoreorde izatetik Gobernadore Orokor izatera pasa zen. 1904an, Mendebaldeko Afrika Frantsesa eratu zuten Ginea Frantsesa, Senegal, Dahomey, Boli Kosta eta Goi Senegal eta Nigerrekin batera, bakoitza teniente gobernadore batek gobernatua (Dakarreko gobernadore nagusiaren kontrolpean zeudenak).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gineako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.