Gian Giorgio Trissino

Gian Giorgio Trissino (Vicenza, Italia, 1478ko uztailaren 8a - Erroma, Italia, 1550eko abenduaren 8a) italierazko idazlea izan zen. Leon X.aren, Klemente VII.aren eta Paulo III.aren babesean izan zen. Oso ondo zekien antzinako greziera, Aristotelesen obra batez ere. Eragin handia izan zuen bere garaian, poesian baino areago kritika- eta gramatika-alorretan. 1524. urtean, Epistola a Clemente VII (Gutuna Klemente VII.ari) idazlanean, italieraren alfabetoa berritzeari buruzko proposamenak azaldu zituen. Danteren De vulgari eloquentia obra argitaratu ondoren, Il Castellano (1529, Gaztelera) obra idatzi zuen. Tragediak eta komediak ere idatzi zituen: Sofonisba (1515), L'Italia liberata dai Goti (1547-1548, Godoen mendekotasunez aske geratutako Italia) eta Simillimi (1548).

Gian Giorgio Trissino
Gian Giorgio Trissino, Vincenzo Catenak egindako erretratua. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaVicenza1478ko uztailaren 8a
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaErroma1550eko abenduaren 8a (72 urte)
Hobiratze lekuaSant'Agata dei Goti Church (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Dimitrios Chalkokondyles (en) Itzuli
Niccolò Leoniceno (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, antzerkigilea eta filosofoa
Lan nabarmenak

Erreferentziak aldatu