Ghetto (italierazko ghettotik, eta hau venezierazko geto hitzetik eratorria) arraza, etnia edo erlijio bateko edo testuinguru sozioekonomiko bateko pertsonak bizi diren barrutia da, bazterketa egoeran gehienetan. Ghettoek beren ohitura, arau edo/eta lege bereziak izan ohi dituzte, ingurukoetatik bereiz.

Varsoviako ghettoko 1943ko argazkia.

Hitza Veneziako italieratik dator, hiri hartan erabili baitzen lehenengo aldiz juduak bizi ziren auzoak izendatzeko (Ghetto Nuovo eta Ghetto Vecchio)[1].

Judutegiak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Judutegi» eta «Varsoviako ghettoa»

Historikoki eta gaur egun ere juduekin lotuta erabili izan da, eta ezagunak dira Varsoviako ghettoa, Krakovia edo Budapesteko modukoak, tristeki holokaustoaren garaian egindako sarraskiengatik.

Euskal Herrian, judutegi hitza hartu izan dute euskaraz juduen bizitokiek, eta ezagunak dira Gasteiz, Gebara[2], Lizarra, Tutera, Gares, Elo, Zangoza eta Iruñekoak.[3]

Bestelako ghettoak aldatu

Beste giza talde batzuek ere auzo baztertuetan bizi direnean "ghetto" hitza erabiltzen da, famatua izanda afroamerikar ugari bizi diren Harlem (New York) auzokoa.

2021era arte, Danimarkako gobernuak batzuetan "ghetto" hitza erabiltzen zuen bereziki ahulak ziren barrutiak deskribatzeko[4]. Barruti horietako biztanle gehienak Europaz kanpoko herrialdeetatik zetozen eta diru-sarrera eta hezkuntza maila baxua zuten[5].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Calimani, Riccardo. (1987). The Ghetto of Venice. New York: M. Evans & Co, 129-132 or. ISBN 0871314843..
  2. «Gebara» Barrundia.
  3. Zurutuza, Karlos. (2021). «Euskal Herriko mahasti ezkutuena» Naiz.
  4. (Danieraz) «Ghettolisten eller Parallelsamfundslisterne» Danmarks Almene Boliger.
  5. (Ingelesez) Overgaard, Sidsel. (2018). «In Denmark's Plan To Rid Country Of 'Ghettos,' Some Immigrants Hear 'Go Home'» NPR.

Kanpo estekak aldatu