Getxo Rugby Taldea

errugbi taldea

Getxo Rugby Taldea udalerri bereko (Bizkaiko) errugbi talde profesionala da. Getxo Rugby Taldea 1975ean sortu zuten Getxo inguruan bizi ziren Gernika Rugby Taldeko hiru jokalarik.

Getxo Rugby Taldea
HiriaGetxo,  Bizkaia
Sorrera1975
Kirol zelaiaFadura estadioa
PresidenteaEuskal Herria Alberto Zubeldia
EntrenatzaileaEuskal Herria Kemen Goitiandia
LigaOhorezko B maila
2022-236.a
Webguneawww.getxorugby.eus
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Getxo eta Zarautzen arteko partida, 2023an.

Historia aldatu

Hainbat urtez, udalerrian beste kirol batzuetan zebiltzan gizonezkoak, batez ere arraunlariak, aritu ziren taldean. Hasieratik kirol emaitza handiak jaso zituen klubak, bai senior kategorian bai beste mailetan. 80ko hamarkadan, taldea handitu egin zen eta maila erregionaletik Espainiako Ohorezko Mailara igo zen. 1989an, taldea utzi zion gizonezkoena soilik izateari eta emakumeen atala sortu zen Getxo Rugby Taldean. Hasieratik emaitza onak jaso zituzten emakumeek ere.

90eko hamarkada urrezko aroa izan zen taldearentzat. Garai horretan lortu zuen arrakastarik handiena. Esate baterako, gizonezko senior taldeak Espainiako Ohorezko Mailaren Liga irabazi, Espainiako Erregearen lau Kopa eskuratu eta Koparen beste hiru finaletara heldu zen. Baina, 90eko hamarkadaren bukaeran gizonezko taldeak utzi behar izan zion Espainiako Ohorezko Mailari eta Getxo Rugby Taldea krisialdian sartu zen.

XXI. mendearen hasieran, berriz, emaitza onak bueltatu egin ziren, tartean 2005eko Espainiako Errege Koparen finalista izatea. Urte horietan profesionalizazio prozesua abiatu zen eta elkartearen aurrekontua nabarmen sendotuz joan zen apurka-apurka. 2009an ordea, gizonezkoen senior taldea Espainiako Ohorezko B Mailara jaitsi zen, baina bi urteren ondoren, berriz, maila gorenera igo zen.

Palmaresa aldatu

Azken denboraldiak aldatu

Denboraldia Maila Postua
2000-01 Ohorezko maila 10.a (jeitsi)
2001-02 Ohorezko B maila 1.a (igo)
2002-03 Ohorezko maila 8.a
2003-04 Ohorezko maila 7.a
2004-05 Ohorezko maila 5.a
2005-06 Ohorezko maila 8.a
2006-07 Ohorezko maila 8.a
2007-08 Ohorezko maila 5.a
2008-09 Ohorezko maila 10.a (jeitsi)
2009-10 Ohorezko B maila 6.a
2010-11 Ohorezko B maila 1.a (igo)
2011-12 Ohorezko maila 5.a
2012-13 Ohorezko maila 8.a
2013-14 Ohorezko maila 7.a
2014-15 Ohorezko maila 9.a
2015-16 Ohorezko maila 8.a
2016-17 Ohorezko maila 11.a
2017-18 Ohorezko maila 12.a (jeitsi)
2018-19 Ohorezko B maila 2.a
2019-20 Ohorezko B maila 1.a (igo)
2020-21 Ohorezko maila 12.a (jeitsi)
2021-22 Ohorezko B maila 2.a, final 1/2
2022-23 Ohorezko B maila 7.a

B taldea aldatu

Gizonezkoen B taldea ere badu, Euskal Ligan ari dena. Euskal Ligako A multzoak 1. maila izena hartu zuen 2015-16an.

Denboraldia Liga Postua
2010-11 Euskal Maila (B multzoa) 2.a
2011-12 Euskal Maila (A multzoa) 6.a
2012-13 Euskal Maila (A multzoa) 2.a
2013-14 Euskal Maila (B multzoa) 2.a
2014-15 Euskal Maila (A multzoa) 7.a
2015-16 Euskal Maila (1. maila) 6.a
2016-17 Euskal Maila (1. maila) 3.a
2017-18 Euskal Maila (1. maila) 5.a
2018-19 Euskal Maila (1. maila) 8.a
2019-20 Euskal Maila (1. maila) 5.a
2020-21 ?
2021-22 ?
2022-23 Euskal Maila (1. maila) 2.a

Emakumezkoen taldea aldatu

Getxo Rugby Taldea
(emakumezkoak)
EntrenatzaileaAitor Etxebarria
Javi Aguado
LigaOhorezko B maila
2022-232.a
Webguneawww.getxorugby.eus
     
 
 
 
Etxeko koloreak
     
 
 
 
Kanpoko koloreak

2001eko eta 2008ko Espainiako Erreginaren Kopak irabazi zituen eta 2009ko Europako Emakumeen Kopako finalista izan zen. 2011. eta 2013. urteen artean Bizkarians Rugby Taldea izenarekin jokatu zuen eta ligan hirugarren ere egin zuen. 2014-15 denboraldian ere sasoi onean aritu zen eta ligako bigarren postua eskuratu zuen.

Palmaresa aldatu

Azken denboraldiak aldatu

Denboraldia Maila Postua
2007-08 Erreginaren Kopa 1.a
2008-09 Erreginaren Kopa 2.a
2009-10 Erreginaren Kopa 2.a
2010-11 Ohorezko maila 5.a
2011-12 Ohorezko maila 3.a
2012-13 Ohorezko maila 6.a
2013-14 Ohorezko maila 5.a
2014-15 Ohorezko maila 2.a
2015-16 Ohorezko maila 5.a
2016-17 Ohorezko maila 4.a
2017-18 Ohorezko maila 8.a (jaitsi)
2018-19 Euskal Maila 2.a
2019-20 Euskal Maila 1.a (igo)
2020-21 Ohorezko B maila 2.a
2021-22 Ohorezko B maila 4.a
2021-22 Ohorezko B maila 2.a

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu