Gerusia (antzinako grezieraz: γερουσία) agure kontseilu espartarra izan zen, Herodotoren ustez, 28 geronte eta bi erregek osatua. Hauek, Apellak (antzinako grezieraz: Ἀπέλλα) hautatzen zituzten, forma goraipagarriarekin eta biziarteko karakterrarekin.

Gerusiako kide izateko, hirurogei urte baino gehiago izan behar zuten. Tribu bakoitzak, kontseilura hamar kide bidaltzen zituzten, eta printzipioz, jakintsuena eta bertutetsuena aukeratzen zen. Aristokraziaren paladinak, Gerokhia izendatzen zuen, hau da, "Pribilegiatuen Kontseilua". Garai klasikoan, oso garrantzitsua izan zen organo hau: lege proiektuak onartzen zituzten Apellatik pasa ondoren, biltzarra disolbatu ahal zuten proiektua atzera botatzen bazen eta justizia gorte goreneko partaide ziren. Gerusiak, bere zantzu aristokratikoak kontserbatuko zituen. Esan daiteke ere, kanpo politika kontrolatzen zutela. Kriminalean, apelazio gabeko epaitegia zen, eta erregeak epaitu ahal zituzten. Haien botereak, benetako gerontokrazia zehaztu zuten Espartan.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.