Gerrarteko garaia

Wikimediako argipen orri

Gerrarteko garaia edo Gerren Arteko Garaia bezala, Lehen Mundu Gerraren amaiera eta Bigarren Mundu Gerraren hasieraren arteko garaia ezagutzen da. Nazioarteko indarren arteko harremanaren erabateko aldaketak, erregimen autoritarioen sendotzeak, aurrerapen teknikoek, eta kapitalismoaren garapen handiaren (1920ko hamarkada) eta bere krisirik gogorrenaren (1930eko hamarkada) arteko kontraste handiagatik bereizi ziren bi hamarkada izan ziren.

Europako estatu egitura gerrartean (1929-1939).

Mendebaldeko historiografiak, lau etapatan banatzen du: gerra ondorengo errekuperazioa (1919-1924), gorakada ekonomikoa (1925-1929), Depresio Handia (1929-1933/1936) eta Bigarren Mundu Gerraren sortzea (1933/1936-1939).

Gerrarteko garaia, hogei urte inguru iraun zuena, Lehen Mundu Gerraren amaiera, (1918) eta Bigarren Mundu Gerraren hasieraren artean (1939) luzatzen da. Lehen etapa batean, herrialde kapitalistek, horien buru, jada, argi eta garbi, Ameriketako Estatu Batuak zelarik, garapen ekonomiko handiko uneak bizi izan zituzten. Garai hau, 1920ko hamarkada zoriontsua bezala ere ezagutzen da.

Arteak aldatu

Urteak:

1919
1920 - 1921 - 1922 - 1923 - 1924
1925 - 1926 - 1927 - 1928 - 1929
1930 - 1931 - 1932 - 1933 - 1934
1935 - 1936 - 1937 - 1938 - 1939
1940

Kanpo estekak aldatu